(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,6 milioi euro jarriko ditu interes komunitarioko bost ingurumen proiektu finantzatzeko astelehena, 2010.eko uztailak 19

Proiektuak gai hauei buruzkoak dira: Pirinioetako nekrofagoak gestionatzea, hegaztiak behatzea, animalia basatiak berreskuratzea, arrantza gestionatzea eta bisoiaren habitatak leheneratzea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 1,6 milioi euro jarriko ditu eskualde arteko eta nazioz gaindiko interes komunitarioko bost ingurumen proiektu berri finantzatzeko. Proiektu horiek Gestión Ambiental-Viveros y Repoblaciones de Navarra SA sozietate publikoak gauzatuko ditu foru erkidegoan, 2010etik 2014ra.

Proiektuak hauek dira: Pirinioetako hegazti harrapari nekrofagoak gestionatzea, bide atlantikoan hegaztien migrazioa behatzea, animalia basatiak berreskuratzea, arrantza gestionatzea eta bisoiaren habitatak leheneratzea.

Foru erkidegoan, proiektu horiek 4,4 milioi euro kostako dira; zenbateko horretatik 2,7 milioi euro Europar Batasunak jarriko ditu (FEDER laguntzen bitartez) eta 1,6 milioi euro Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Gobernuak 1,6 milioi euro jarriko ditu eskualde arteko eta nazioz gaindiko interes komunitarioko bost ingurumen proiektu berri finantzatzeko.

Proiektu horiek Gestión Ambiental-Viveros y Repoblaciones de Navarra SA sozietate publikoak gauzatuko ditu foru erkidegoan, 2010etik 2014ra.

Proiektuak hauek dira: Pirinioetako hegazti harrapari nekrofagoak gestionatzea (NECROPIR), bide atlantikoan hegaztien migrazioa behatzea (LINDUS), animalia basatiak berreskuratzea (FAURECO), arrantza gestionatzea (GEBERT) eta bisoiaren habitatak leheneratzea (Bisoien Lurraldea).

 

Foru erkidegoan, proiektu horiek 4,4 milioi euro kostako dira; zenbateko horretatik 2,7 milioi euro Europar Batasunak jarriko ditu (FEDER laguntzen bitartez) eta 1,6 milioi euro Nafarroako Gobernuak.

NECROPIR.

Proiektu hori Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboan dago sartua, 2007-2013 aldirako, eta helburua da Pirinioetako hegazti harrapari nekrofagoak elkarrekin gestionatzea.

LINDUS.

Proiektu hori ere Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboan dago. Helburua da bide atlantikoan hegaztien eztei ondoko migrazioa elkarrekin aztertzea eta datuak biltzea, aztertzea eta tokian-tokian, estatuan eta Europan zabaltzea.

FAURECO.

Helburu nagusia da animaliak berreskuratzeko Nafarroako Ilundain, Gipuzkoako Arrano Etxea eta Frantziako Landetako Ehiztarien Departamentu Federazioko zentroen garapen teknikoa eta gizarte proiekzioa erdiestea.

GEBERT.

Helburua da Bidasoako arroak eta Nive eta Nivelle ibai frantsesak arrantzarako leku turistiko bihurtzea.

Bisoien Lurraldea.

Proposamena da Nafarroan bisoi europarraren habitata leheneratzeko proiektuarekin jarraitzea. Gogoratu joan den hilean Nafarroako Gobernuak Arga eta Aragoi ibaien behealdean espezie horren aldeko egindako lana aintzatetsi zutela Bruselan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa