(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Moliéreren “El avaro” lana da Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko proposamena asteazkenerako

asteartea, 2010.eko uztailak 20

Juan Luis Galiardo da Jorge Lavelliren zuzendaritzapean egindako komedia honen protagonista


Bihar, asteazkena, uztailak 21, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian, 22,30ean, la Cavako agertokian, Molièreren El avaro lana ikusi ahal izango da, Juan Luis Galiardok interpretatuta, Jorge Lavelliren zuzendaritzapean. Lanaren bertsioa eta egokitzapena Jorge Lavellik eta J. Ramón Fernándezek egin dute.

El avaro komediak bost ekitaldi ditu -Plautoren La olla lanean oinarrituta-. Horren bidez, Molièrek XVII. mendeko frantziar gizartearen faltsutasunari eta ohitura zaharkituei eraso egin zien. Lan honetan zekenkeria aztertzen da, Harpagón pertsonaiarengan oinarrituta: boterea diruaren bidez lortu du, eta horren truke sentimendurik garbienak erosi nahi ditu.

Lanean unibertso guztiz modernoa irudikatzen da, eta horren bidez gizarte garaikidearen erretratua egin nahi da. Testuak indarraldi osoa du, krisiak agerian jartzen baititu zekenkeriak eta diru-goseak sortutako giza miseriak eta beldurrak.

Ikuskizun honen bidez, Juan Luis Galiardok antzeztutako Harpagón protagonistaren deskripzio izugarria egiten da. Harpagón asoziala, izugarria eta zekenkeriaz jositako pertsonaia da. Pertsonaia horrengan oinarrituta, istorio fantastiko eta poetikoa eraikitzen da, azkenean komedia bihurtzen dena

.

Jorge Lavelliren eszenaratzean espazioa modu dinamikoan erabiltzen da, eta testuaren funtsezko edukia azpimarratzen da. Argiek ere pisu handia dute muntaketan, taula gainean dramatikoak eta groteskoak bat egiten baitute.

Molière eta gure garaia

Jorge Lavellik dioenez, Moliéreren antzerkiak garai guztiak gainditzen ditu, oztopoen aurrean gelditu gabe. Gizakia aztergai bihurtzen da. Zekenkeria eta eskuzabaltasuna aztertzen dira. Baina "eskuzabaltasunaren bideek harritu gaitzaketen arren, gezurraren eta espekulazioaren bideek liluratu egiten gaituzte. Gaizkia boteretsuagoa, dibertsifikatuagoa eta erakargarriagoa da, ulertezina baita. Analisi horrek liluratu egiten gaitu (…) Guk material baliagarri hori askatasun aplikatu batekin bateratzen dugu, fartsaren bidea gaitzetsiz, minetik eta zorakeriatik hurbilago sentitzeko."



Eta hurrengoa gehitzen du: "Harpagón zekenaren etxean gaude eta korridoreak eta bazterrak leku arriskutsuak dira. Guztia espiatu daiteke eta guztia disimulatu, ezkutatu eta ezagutzera eman daiteke. (…) Nire lana familia gaitzetsi eta dekadente horri bizimodua eta sinesgarritasuna ematea da, hobeto ezagutzen ditugun familia batzuen antza baitu. Horietan ere urratzea eta berekoikeria izaten dira nagusi. Eta ezin dugu ahaztu istorio sinple eta fantastiko honen epizentroa Molièreren umorea dela. Askotan suntsitzailea eta zorakeriaz betea izaten dena. Bikaintasun puntua askatasun dramaturgikoa eta antzerki hutsa etengabe bilatzea izango lirateke."

Informazioa eta sarreren salmenta

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiari buruzko informazio puntua Iruñeko Turismo Bulegoan dago, San Francisco plazan. Sarrerak www.navarra.es eta

www.entradas.com helbideetan, 012 Infolocal telefono-zenbakian (012 eta 948 21 70 12 zenbakiak), eta Nafarroako Kutxaren eta Caja Rural de Navarraren kutxazainetan eros daitezke. El Museo de los Horrores Teatrales

Nafarroako errege-erreginen Jauregian egingo da uztailaren 21, 22, 25, 26, 27, 28 eta 29an, 22:00etan eta 23:00etan.



Ricardo Romanosen zuzendaritzapean, Jaialdiaren aurreko edizioan izandako arrakastaren ostean, Erriberriko gaztelura El Museo de los Horrores Teatrales ikusleek gehien eskatutako ataletako bat itzuli da. Antzerki unibertsalaren eszena bortitz eta beldurgarrienetako batzuk jorratzen dira, automaten eta argizarizko irudien bilduma izugarri batek interpretatuta. Azken horiek antzezpenari bihozgabekeria asaldatzailea gehitzen diote

.

Nola kontatu klasikoak haurrei

Los Arcos aretoan, uztailaren 21etik 25era, 18:00etan, Malaspulgas konpainiak "El lazarillo de Tormes" lana taularatuko du. Haur eta gurasoentzat pentsatuta dago, eta horren bidez klasikoen istorioak gurasoek seme-alabei kontatutako ipuinen errepertoriora gehitu nahi dira.

El Burlador sin sardina eta El Sueño de una noche de verano lanen esperientziaren ostean, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak klasiko gogokoenetako batera hurbiltzea proposatzen du, gure kulturan funtsezko testua baita: Lazarillo de Tormes. Javier Pérez Eguarasen zuzendaritzapean, Virginia Cervera eta Sofía Díez dira interpreteak eta musika Daniel Ariasena da. Sarrerak Erriberriko Erdi Aroko Galerietan saltzen dira.

Prezioak

La Cavako ikuskizunetarako sarrera 10 €-koa da, 8 €-koa gazte txartelarekin eta 65 urtetik gorakoentzat. Jauregiko ikuskizunetan 2 € ordaindu behar dira.


Dokumentazioa:
DossierElAvaro.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa