(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Erresuma Batuko enbaxadorea hartu du Nafarroaren garapenaren giltzarriak azaltzeko asteartea, 2010.eko uztailak 20

Giles Paxmanek Foru Komunitateko ekonomiako puntako sektoreen bilakaeraren aldeko interesa agertu du, besteak beste, energia berriztagarrien eta biomedikuntzaren aldekoa


Miguel Sanz Nafarroako Lehendakaria eta Giles Paxman britainiar enbaxadorea Espainian. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Giles Paxman Erresuma Batuko enbaxadorea Espainian eta Derek Doyle britainiar kontsula Bilbon hartu ditu gaur bulego ofizialean. Paxmanek Nafarroako garapen ekonomikoaren giltzarriak ezagutzeko interesa agertu du. Diplomazialariak Foru Komunitateko energia berriztagarrien bilakaerari eta puntako beste sektore batzuen bilakaerari, hala nola biomedikuntzari, eskaini die arretarik handiena.

Sanz Lehendakariak enbaxadoreari azaldu dio autogobernuak Nafarroan garrantzi handia duela, Espainiako errealitatean sartutako erkidego historikoaren ikur moduan, eta Foru Komunitatean erakunde, unibertsitate eta entitate publiko eta pribatuekin lankidetzan eskainitako zerbitzuen kalitatea eta efizientzia azpimarratu ditu. Horri esker, sortzen ari diren sektoreak antzeman eta proiektu berritzaileak bultzatu daitezke.

Nafarroako Lehendakariak eta britainiar enbaxadoreak Britainiar Enbaxadako eta Nafarroako entitateetako (hala nola CENER eta Cenifer) arduradunen artean zenbait bisita eta lan-bilera zehaztea adostu dute. Horrez gain, enbaxadoreak Lehendakariari iragarri dio Nafarroara berriro ere irailean etortzeko asmoa duela Foru Komunitateko garapen ekonomiko, politiko eta soziala zehatzago ezagutzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa