(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Artzibarren eta Orotz-Betelun izan da asteartea, 2010.eko uztailak 20

Lehendakariak ikusi ditu Azparrengo Torre de Uriz landa hotela, mendi aterpea eta udaletxea, eta Orotz-Beteluko "Dendak eskura" sareko establezimendu berria eta Zaldu jatetxea


Sanz Lehendakaria Artzibarren izan da.

Sanz Lehendakaria, Miranda lehendakariordea, Corpas kontseilaria, Artzibarreko alkatea eta agintariak, Cederna-Garalur elkarteko buru Ibone Prieto eta landa hoteleko kudeatzaileak, Torre de Uriz hotelaren aurrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Uritzen, Azparrenen eta Orotz-Betelun izan da gaur goizean, dagoeneko abian dauden edo laster irekiko dituzte turismo sektoreko enpresa proiektuak gertutik gertura ikusteko.

Uritzen ikusi ditu Torre de Uriz landa hotela eta hari atxikitako etxea, biak Nafarroako Gobernuarenak; hotela herriko Erdi Aroko dorrean jarri dute eta hiru izarrekoa da.

Gero Azparrenera joan da, mendi aterpea eta udaletxea ikustera; aterpea Nafarroako Gobernuaren inbertsioari esker egin dute eta udaletxea Canal de Navarra fundazioaren laguntzarekin birgaitu dute.

Azkenik, Orotz-Betelura joan da, "Dendak eskura" sareko establezimenduaren proiektua eta Irati ibaiko irin errota zaharrean egin duten Zaldu jatetxea ikustera.

Lehendakariarekin batera joan dira bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda, Itoiz-Canal de Navarra fundazioko presidente gisa; Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas; eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose María Roig Aldasoro (hura Orotz-Betelun izan da).

Uritzeko Erdi Aroko dorrean hotela

 

Bisitariak Uritzeko Torre de Uriz landa hoteleko instalazioak ikustera joan dira.

Hotelak hiru izar eta sei logela bikoitz dauzka, 12 lagunentzako lekua, beraz. Halaber, jantokia dauka, gosariak eta afariak emateko.

Uritzeko Erdi Aroko dorrea eta hari atxikitako etxea Nafarroako Gobernuarenak dira.

Dorrea 1949. urtetik dago babestua eta 1985ean kultura ondasun izendatu zuten. 2003an Itoiz-Canal de Navarra fundazioari laga zioten doan.

Hotela Erdi Aroko defentsa dorre batean dago; eraikin bat dauka atxikita eta biak pasabide batekin lotuko dituzte.

Dorreak etxabea eta hiru solairu dauzka eta atxikitako eraikinak etxabea eta solairu bat.

Barruko antolaketari dagokionez, etxabean daude atondoa, harrera gunea, egonlekua, jantokia, sukaldea, sukalondoa, langileentzako zona, higiene zerbitzu orokorrak, fardelak uzteko gela eta goiko solairura igotzeko eskailera.

Lehen solairuan daude hiru logela, bainugeladunak (horietako bat establezimenduko arduradunarentzat izango da), sukalondoa eta egongela; egongelatik irteten da dorrea eta atxikitako eraikina lotzen dituen pasabidea.

Dorreko etxabea eta tarteko solairua langileentzako dira eta, beraz, bulegoa eta biltegia jarriko dituzte. Gainerako hiru solairuetan bainugeladun gela bikoitz bana egongo da.

Kultura eta Turismo Saila arduratu da eraikina moldatzeaz. Obrak 2006an hasi zituzten eta

258.248,70 euro kostatu dira. Zehazki, dorreko fabrika finkatu eta birgaitu dute eta etxean berreskuratu ezin ziren elementuak eraitsi dituzte.

2007an dorrea birgaitzez amaitu zuten (harrizko leihoak eta egurrezko egitura berritu zituzten eta teilatua berreraiki zuten), baita etxea birgaitzez ere, landa hotela jartzeko.

Gastua, guztira, 556.409,93 eurokoa izan zen.

Gero, 2008an, egokitze eta akabera lanak egin eta instalazioak jarri zituzten (aurrekontua: 848.041,08 euro), baita ingurua hiritartu ere (gutxi gorabeherako gastua: 288.993,35 euro).

Azkenik, 2009an, fundazioak bi eraikinetan altzariak jarri zituen eta barrua hornitu zuen, gestioaz arduratuko diren lagunekin koordinatuta (izan ere, gestioa esleitu dute).

Bisitan parte hartu dute Artzibarreko alkateak, Jose Ignacio Videgainek, eta Uritzeko udalbatzako buruak, Pedro Ibarrak.

Bisitaren amaieran Artzibarreko alkateak eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari ekimen ekonomiko hori abian jartzen laguntzeagatik, "ezinezko ametsa" iruditzen baitzitzaion. Videgainek, halaber, ibarrean azken urteetan egindako 46 udal obrengatik eskerrak eman dizkio Gobernuari; izan ere, 3,5 milioi inbertitu dituzte: %70 Nafarroako Gobernuak jarri du eta %30 Itoiz-Canal de Navarra fundazioak. Artzeko alkateak esan du ekimen multzo hori "bailarako ekonomiaren salbazioa" dela.

Bere aldetik, Sanz Lehendakariak esan du "proiektu enblematiko" hori erakundeen arteko lankidetzari esker eraman dutela aurrera eta adierazi du zonan ekonomia sortzeko eta ilusioa eta bizia eragiteko baliagarria izatea, betiere natura eta ingurumena errespetatuta.

"Orain guztioi dagokigu era horretako kultur eta landa turismo berdea saltzea", esan du Lehendakariak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Galería de imágenes: Pies de foto

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa