(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAPIk Zuzenbide Prozesalari buruzko bildumako lehen liburukia berriz argitaratu du asteartea, 2010.eko uztailak 20

Zuzenbide Prozesal Zibilari buruzko lehen liburua bulego judizial berria arautzen duen legera egokitu da


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren bidez, Zuzenbide Prozesal Zibilari buruzko liburuaren edizio berria argitaratu du Pro Libertate bildumaren barruan. Liburukia bulego judizial berria arautzen duen legera egokitu da, beste berrikuntza batzuen artean.

Zuzenbide Prozesalari eskainitako bilduma osatuko duten hiru liburukietako lehenengoa da, eta horren bigarren edizioa egingo da. Lan juridikoen oinarrizko bilduma izango da, Europako, Estatuko eta Foru Komunitateko erakunde juridikoak ezagutarazteko. Lan hauek Jose María Rifá Soler, Manuel Richard González eta Iñaki Riaño Brun Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Prozesalaren arloko irakasleen lanaren eta irakaskuntza esperientziaren emaitza dira.

Lehenengo bi liburukietan diziplinaren adigai orokorrak eta sarrera azaltzen dira, baita Zuzenbide Prozesal Zibilari dagozkion edukiak ere. Hirugarren liburukian Zuzenbide Prozesal Penala jorratzen da. Lan zientifikoa da, eta zuzenbideko ikasleentzat, Zientzia Juridikoak eta Enpresa Zientziak lizentziaturetako ikasleentzat, Praktika Juridikoko Eskolako ikasleentzat eta, oro har, abokatu, epaile, funtzionario edo sistema juridiko prozesala ezagutzeko interesa duten guztientzat pentsatuta dago.

Lanak hiru berezitasun ditu. Lehenengo eta behin, gaiak zehatz jorratu dira (botere judizialaren antolaketa, printzipioak eta prozesuaren formak, epaituen eskubideak, prozesuko gertaerak eta egintzak, jurisdikzioa, eskumena, etab.).

Bigarren, Nafarroak Justizia Adminsitrazioaren esparruan dituen berezitasunak aztertzen dira, batez ere Nafarroan kokatutako jurisdikzio-organoen antolaketari eta eskumenari dagokienez. Arlo zibilean Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko gai eta maila guztietara hedatzen da, eta zigor arloan, instantzia eta maila guztietara, kasazio eta berrikuspen errekurtsoetara izan ezik.

Hirugarren, aipatzekoa da lana Bulego Judiziala eraldatzeko 13/2009 Legera egokitu dela. Zehatz esanda, gertaera eta egintza prozesalei eskainitako kapituluak aldatu dira, eta horietan komunikazio egintzak eta idazkari judizialak bulego judizialaren diseinu berrian dituen eskumenak gehitu dira. Horrez gain, 6/2007 LOk deuseztasun prozesalaren arloan gehitutako azken aldaketak eta aipatu 13/2009 Legeak gehitzen dituenak kontuan hartu dira. Monografia honen 1.000 ale argitaratu dituzte eta 9 euroren truke eskuratu daiteke, Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuan zein liburu-dendetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa