(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako TESS proiektu europarra, hau da, herrialde mugakideen ekonomia sozial eta solidarioaren sarea, aurkeztu dute asteazkena, 2010.eko uztailak 21

Nafarroako Gobernuak lan eremu bateratu bat osatu du Frantziako Akitaniako eskualdearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin, ekonomia sozialaren sektorea sustatze aldera


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, Europako TESS proiektua, herrialde mugakideen ekonomia sozial eta solidarioaren sarea, aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Proiektuaren helburua da lan eremu bateratu bat osatzea Frantziako Akitaniako eskualdearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin, ekonomia sozialaren sektorea garatze eta nazioartekotze aldera.

Bi urte eta erdian, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (NLEE) proiektuko aitzindari dela, TESS sarean lan egingo dute, batetik, ekonomia soziala hiru herrialdeetako jarduera ekonomikoan ageriagoa izateko; eta bestetik, kooperatiben irudia indartzeko enpresa, enplegu eta gizarte aberastasun sortzaile gisa.

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, Europako TESS proiektua, herrialde mugakideen ekonomia sozial eta solidarioaren sarea, aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Proiektuaren helburua da lan eremu bateratu bat osatzea Frantziako Akitaniako eskualdearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin, ekonomia sozialaren sektorea garatze eta nazioartekotze aldera.

Bi urte eta erdian, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (NLEE) proiektuko aitzindari dela, TESS sarean lan egingo dute, batetik, ekonomia soziala hiru herrialdeetako jarduera ekonomikoan ageriagoa izateko; eta bestetik, kooperatiben irudia indartzeko enpresa, enplegu eta gizarte aberastasun sortzaile gisa.

Nafarroako Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bitartez parte hartuko du proiektuan.

Ekitaldian Roig kontseilariarekin batera izan dira Luis Maria Gallo, NLEEko burua; Richard Peyres, Akitaniako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Ganberako (CRESS) burua; eta Patxi Ormazabal, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) burua.

Ekonomia soziala gero eta garrantzitsuagoa da foru erkidegoan. Nafarroan, 2009. urtearen amaieran, ekonomia sozialeko 746 enpresa zeuden eta enpresa horietan 9.454 langile.

Ekonomia sozialak hartzen ditu kooperatibak, lan sozietateak, gizarteratze enpresak, mutualitateak, fundazioak eta enplegu zentro bereziak. Sektore ekonomiko hori beste batzuk baino hobeto dago eta, gainera, Nafarroan beste autonomia erkidego batzuetan baino eraginkorragoa da.

Espainian, 2009an, sektoreko enpresek %8,3 egin zuten behera, eta foru erkidegoan %7,3; gurean estatuan baino enplegu gutxiago deuseztatu zen: %1,2, Espainiako %6,5aren ondoan.

Hala ere, Roigek esan duenaren arabera, munduko testuinguru ekonomiko berria dela eta, ekonomia sozialak erronka berriak dauzka: modernizatu eta nazioartekotu egin behar du, eta inguruarekin elkarlanean aritu. TESS proiektuaren helburuak dira horiek; proiektuak 2012ra arte iraungo du, Kooperatiben Nazioarteko Urtera arte, hain zuzen (NBEk eman dio izendapen horri).

Proiektuaren aurrekontu orokorra 1.228.642 eurokoa da, 30 hilabetean egikaritzekoa, 2010eko ekainetik 2012 abendura, hain zuzen. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) 798.617 euro jarriko ditu (aurrekontuaren %65). Aurten Nafarroa-Akitania Funts Erkideak ere lagunduko du proiektua finantzatzen: 31.754 euro jarriko ditu.

Ekonomia sozialaren garapen estrategikorako sortutako sarea

Nafarroan, proiektuaren helburu nagusia da enplegua sortzea, baina beste helburu batzuk ere baditu.

Beste asmo horiek dira, batetik, herrialde mugakideetan ekonomia soziala nabarmentzea eta ezagutaraztea, krisi garai hauetan gizartean eragin handiagoa izan dezan; eta bestetik, hiru herrialdeetako ekonomia sozialeko erakundeen arteko lankidetza dinamikoa abian jartzea.

Zehazki, emaitza hauek lortu nahi dituzte: ekonomia sozialeko erakundeen jarduerak gehiago zabaltzea; erakunde horiek sustatzea, lan munduan sartzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko mekanismo eraginkor gisa sustatzea; eta esperientzia pilotuak aztertzea eta garatzea, sektorean enplegu zoko berriak sortu eta finkatu ahal izateko.

 

Jarduera nagusiak

Proiektuko bazkideak dira Nafarroako NLEE, Akitaniako CRESS (Chambre Rëgionale de l´Économie sociale et solidaire d´Aquitaine) eta Euskal Herriko KONFECOOP. Sarean egin nahi dituzten jarduerak dira ekonomia sozialaren diagnostikoa egitea; sektoreko behatokia sortzea; jardunbide egokiak trukatzea, lan tailerrak eta azterketa bisitak eginez; eta esperientzia pilotuak garatzea, gai hauetan: egitura horiek sortzeko eta egonkortzeko sistemak, beste enpresa batzuk ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko babesa, enpresen arteko lankidetza sareen sorrera eta mendekotasunaren arloan ekonomia sozialeko enpresen sorrera.

Esperientzia pilotuak egingo dituzte, baita ere, ekonomia sozialaren gaineko unibertsitate prestakuntzaren eta finantzaketa formula berrien garapenean, komunikazioan eta hedakuntzan. Proiektuko jarduera horien xedea da ekonomia soziala sustatzea, balioestea eta nabarmentzea.

 

2012, Kooperatiben Nazioarteko Urtea

Batzar Nagusiak, 1992an, 1995eko uztaileko lehen larunbata izendatu zuen Kooperatiben Nazioarteko Egun (abenduaren 16ko 47/90 erabakia). Egun horretan ospatuko zuten, hain zuzen, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (NKA) mendeurrena; Aliantza hainbat erakunderen elkarte kolektiboa da eta gaur egun 760 milioi kooperatiba kide dauzka, 100 herrialdetan.

NKAk 2010eko uztailaren 3an ospatu zuen Kooperatibismoaren Nazioarteko Eguna, lema honekin: "Enpresa kooperatiboek emakumeak ahalduntzen dituzte".  
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proyecto TESS.JPG

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa