Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak lan eremu bateratu bat osatu du Frantziako Akitaniako eskualdearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin, ekonomia sozialaren sektorea sustatze aldera
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, Europako TESS proiektua, herrialde mugakideen ekonomia sozial eta solidarioaren sarea, aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Proiektuaren helburua da lan eremu bateratu bat osatzea Frantziako Akitaniako eskualdearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin, ekonomia sozialaren sektorea garatze eta nazioartekotze aldera.
Bi urte eta erdian, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (NLEE) proiektuko aitzindari dela, TESS sarean lan egingo dute, batetik, ekonomia soziala hiru herrialdeetako jarduera ekonomikoan ageriagoa izateko; eta bestetik, kooperatiben irudia indartzeko enpresa, enplegu eta gizarte aberastasun sortzaile gisa.
Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, Europako TESS proiektua, herrialde mugakideen ekonomia sozial eta solidarioaren sarea, aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Proiektuaren helburua da lan eremu bateratu bat osatzea Frantziako Akitaniako eskualdearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin, ekonomia sozialaren sektorea garatze eta nazioartekotze aldera.
Bi urte eta erdian, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (NLEE) proiektuko aitzindari dela, TESS sarean lan egingo dute, batetik, ekonomia soziala hiru herrialdeetako jarduera ekonomikoan ageriagoa izateko; eta bestetik, kooperatiben irudia indartzeko enpresa, enplegu eta gizarte aberastasun sortzaile gisa.Ekonomia sozialaren garapen estrategikorako sortutako sarea
Nafarroan, proiektuaren helburu nagusia da enplegua sortzea, baina beste helburu batzuk ere baditu.
Beste asmo horiek dira, batetik, herrialde mugakideetan ekonomia soziala nabarmentzea eta ezagutaraztea, krisi garai hauetan gizartean eragin handiagoa izan dezan; eta bestetik, hiru herrialdeetako ekonomia sozialeko erakundeen arteko lankidetza dinamikoa abian jartzea.
Jarduera nagusiak
Proiektuko bazkideak dira Nafarroako NLEE, Akitaniako CRESS (Chambre Rëgionale de l´Économie sociale et solidaire d´Aquitaine) eta Euskal Herriko KONFECOOP. Sarean egin nahi dituzten jarduerak dira ekonomia sozialaren diagnostikoa egitea; sektoreko behatokia sortzea; jardunbide egokiak trukatzea, lan tailerrak eta azterketa bisitak eginez; eta esperientzia pilotuak garatzea, gai hauetan: egitura horiek sortzeko eta egonkortzeko sistemak, beste enpresa batzuk ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko babesa, enpresen arteko lankidetza sareen sorrera eta mendekotasunaren arloan ekonomia sozialeko enpresen sorrera.
Esperientzia pilotuak egingo dituzte, baita ere, ekonomia sozialaren gaineko unibertsitate prestakuntzaren eta finantzaketa formula berrien garapenean, komunikazioan eta hedakuntzan. Proiektuko jarduera horien xedea da ekonomia soziala sustatzea, balioestea eta nabarmentzea.
2012, Kooperatiben Nazioarteko Urtea
Batzar Nagusiak, 1992an, 1995eko uztaileko lehen larunbata izendatu zuen Kooperatiben Nazioarteko Egun (abenduaren 16ko 47/90 erabakia). Egun horretan ospatuko zuten, hain zuzen, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (NKA) mendeurrena; Aliantza hainbat erakunderen elkarte kolektiboa da eta gaur egun 760 milioi kooperatiba kide dauzka, 100 herrialdetan.
NKAk 2010eko uztailaren 3an ospatu zuen Kooperatibismoaren Nazioarteko Eguna, lema honekin: "Enpresa kooperatiboek emakumeak ahalduntzen dituzte".