Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hala jaso da lehenengoz formatu digitalean aurkeztu den Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailearen memorian
Transcripción textual del video
Nafarroak 75,98 milioi metro kubiko hondakin-ur tratatu zituen 2009an. Foru Komunitatean bostehun bat instalaziok urtean 95,97 milioi metro kubiko tratatzeko gehienezko gaitasuna dute. Emari onargarriaren eta benetako emariaren arteko aldeari esker garapen berriak eta biztanleria hazkundeak egin ahal izango dira, eta beste beharrizan batzuei erantzungo zaie, azpiegiturei neurri berriak emateko beharrik gabe.
Nafarroak 75,98 milioi metro kubiko hondakin-ur tratatu zituen 2009an. Hala jaso da Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailearen urteko memorian. Agiria gaur goizean aurkeztu dute Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak, Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusiak eta Andrés Sola Ollo planaren kudeaketaz arduratzen den NILSA (Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.) enpresa publikoaren zuzendari-kudeatzaileak.
Txostena lehenengoz formatu digitalean aurkeztu da. Horren arabera, Foru Komunitatean bostehun bat instalaziok urtean 95,97 milioi metro kubiko tratatzeko gehienezko gaitasuna dute. Emari onargarriaren eta benetako emariaren arteko aldeari esker garapen berriak eta biztanleria hazkundeak egin ahal izango dira, eta beste beharrizan batzuei erantzungo zaie, azpiegiturei neurri berriak emateko beharrik gabe.
Iaz, estolderia sarera 584.657 biztanle konektatuta zeuden, 620.177 biztanleko errolda osotik. Estolderia sarean jasotako hondakin uren bolumen osoa 82,04 milioi metro kubiko izan zen.
2009an, nafar guztiek uraren ordainagirian ordaintzen duten saneamendu kanonaren bidez 23,93 milioi euro bildu ziren. Kopuru horrekin Ibaien Saneamendurako Planaren %51,6 finantzatu da, 1989an sortu zenetik. 20 urteotan, kanonaren bidez 214,6 milioi euro jaso dira. Gainerako finantzaketa Nafarroako aurrekontu orokorretatik, Toki Administrazio Departamentuko toki azpiegituren planetatik eta Europako funtsetatik lortu da. Iaz, Nafarroako etxebizitza bakoitzak uraren metro kubiko bakoitza araztea 0,444 euro ordaindu zuen, eta enpresek eta industria jarduerek 0,555 euro.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.