(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NIAZIk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute osteguna, 2010.eko uztailak 22

Helburuak dira ikus-entzunezko eta zinematografiako materiala elkarrekin ikertzea eta proiekzioak, zikloak, ikastaroak, mintegiak eta abar elkarrekin egitea


NIAZIk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak lankidetzarako esparru hitzarmen bat sinatu dute ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpasek Mauleon, Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren (NIAZI) Fundazioko Patronatuko buru gisa, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, Julio Lafuente Lopezek, lankidetzarako esparru hitzarmen bat sinatu dute, lau urterako (hitzarmena luzatu egin daiteke). Asmoa da elkarrekin jarduerak egitea, ikus-entzunezko eta zinematografiako materialak ikertzea eta proiektuak, zikloak, ikastaroak, mintegiak eta ikus-entzunezko arteen eta zinematografiaren alorreko beste edozein jarduera egitea.

Hala, akademi, ikerketa, kultura eta lanbide arloko proiektuak elkarrekin gauzatuko dituzte eta, gainera, ahal duten neurrian eta bi alderdien intereseko arloetan helburu hauek lortu nahi dituzte:

-Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko profesionalek eta ikasleen arteko harremana erraztea.

-

Bi alderdien intereseko diren emaitzak argitaratzea eta hedatzea.

-

Lan taldeak osatzeko espazioak sortzea erraztea.

-

Elkarrekin jarduerak, ikastaroak eta mintegiak egitea sustatzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko etorkizuneko graduatuen prestakuntza profesionala sendotze aldera.

-

Elkarrekin ikertzea Nafarroako Filmotekako funtsak, Nafarroako zinemaren historia, Nafarroako eta Film Commission bulegoko filmazioak eta bi alderdien intereseko den beste edozein jarduera.

-

Unibertsitateko ikasleek praktikak egitea eta, horretarako, kanpoko praktikak ikuskatuko dituzten profesionalak egoki prestatzea. Lankidetza eremu eta arloak eta proiektuak egikaritzeko baldintzak eta prozedurak bi alderdiek adostuko dituzte, hitzarmen espezifikoetan, eta hitzarmen horiek sinatu berri duten akordioari gehituko dizkiote, eranskin gisa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa