(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren atarian on line zerbitzu guztietarako sarbidea jarri dute ostirala, 2010.eko uztailak 23

Egoitza elektronikoan honako hauek egin daitezke: kontsultak egin, informazioa jaitsi, izapideak hasi, dokumentuak aurkeztu eta kexak eta iradokizunak egin


Transcripción textual del video

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, eta Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusiak, Jose Luis Menendez Rodriguezek, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa aurkeztu dute gaur. Egoitza elektronikoa atarian dago eta foru erkidegoko administrazioek eta haren erakunde autonomoek Internet bidez eskaintzen dituzten zerbitzu guztietarako sarbidea da.

Esteka atariko lehenbiziko orrian dago. Foru erkidegoak, hala, estatuko 11/2007 Legean ezarritako agindua bete du, herritarrek Interneten zerbitzu publikoak eskura edukitzeari buruzkoa, hain zuzen.

Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren aurkezpena

Caballero lehendakariordea eta Jose Luis Menendez zuzendari nagusia egoitza elektronikoaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, eta Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusiak, Jose Luis Menendez Rodriguezek, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa aurkeztu dute gaur. Egoitza elektronikoa www.navarra.es atarian dago eta foru erkidegoko administrazioek eta haren erakunde autonomoek Internet bidez eskaintzen dituzten zerbitzu guztietarako sarbidea da.

Esteka atariko lehenbiziko orrian dago. Foru erkidegoak, hala, estatuko 11/2007 Legean ezarritako agindua bete du, herritarrek Interneten zerbitzu publikoak eskura edukitzeari buruzkoa, hain zuzen.

Egoitza elektronikoa herritarrei eta enpresei dago zuzendua; horiek, espazio bakar batean, informazio orokorra eta foru administrazioak Internet bidez eskaintzen dituen zerbitzuak izango dituzte eskura.

Zehazki, honako hauek egin daitezke: kontsultak egin, informazioa jaitsi, izapideak hasi, Erregistro Elektroniko Orokorrean dokumentuak aurkeztu, Zerbitzuen Katalogotik zerbitzuak bideratu eta kexak eta iradokizunak egin.

Egoitza elektronikoa abian jartzea duela hiru urte hasitako prozesuan aurrerapauso bat ematea da. Helburua da herritarrek izapide administratiboak arinago eta erosoago egitea, etxetik edo lantokitik, bulegora joan gabe, eta aurrez aurre egiten diren izapideen balio eta segurtasun berberarekin.

Egoitza elektronikoa https://sedeelectronica.navarra.gob.es helbidean dago eta administrazio elektroniko guztia eskuratzeko atea da.

Atal hauek dauzka:

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa