(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lodosako saihesbidearen %50 gauzatuta dago ostirala, 2010.eko uztailak 23

Saihesbide berria eraikita, herriaren erdialdetik egunean 5.600 ibilgailu igarotzea sahestuko da


Lodosako saihesbidearen inaugurazioa

Alba kontseilaria Departamentuko kideekin eta Lodosako saihesbideko lanen esleipendunen arduradunekin. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Lodosako saihesbideko lanak bisitatu ditu gaur goizean. Proiektu hori Nafarroa 2012 Planaren barruan dago. Lan horiek eginda segurtasuna hobetuko da, izan ere, saihesbide berriak trafiko bolumen handia hartuko du, egunean 5.600 ibilgailu inguru, horietatik %10 ibilgailu astunak, Lodosaren erdialdeko trafikoa arinduz.

 

Lanen %50 gauzatuta dago. Lan hauek 14.044.634,38 euroko aurrekontua dute eta Arian eta Riovalle enpresek eratutako aldi baterako enpresa elkartea da lanak gauzatzearen arduraduna.

Bisitan Alba kontseilariak esan duenez, "Ebroren Ardatzeko (NA-134) saihesbideak gauzatzeak inpaktu garrantzitsua izango du, bai bide-segurtasunaren ikuspuntutik, bai ikuspuntu ekonomikotik". Ildo horretatik, Albak azpimarratu du "Nafarroako Gobernua plangintza arduratsua egiten ari dela azpiegituren inbertsioa programatzerakoan, horri esker, gaur egungo krisialdian Nafarroan lan publikoak egiten jarraitu baitaiteke; beste autonomia-erkidego batzuetan lanak gelditu edo atzeratu behar izan dira, kudeaketa eskasa egin dutelako".

Lanaren dekripzioa

 

Batetik, trazadura berria egingo da Lodosa iparraldetik, eta horri esker NA-129 errepidea, Acedo-Lodosa, NA-134 Ebroren Ardatzeko errepidearekin lotu ahal izango da; eta bestetik, NA-6221 errepidea, Lodosa-Sartaguda, zabaldu eta hobetuko da.

Lanak Lodosa ipar-mendebaldean hasten dira, NA-134 errepidean, erdiko itxaron-erreia duen bidegurutzearekin, "Los Cabezos" industrialdea baino lehen. Errepidea ipar-ekialderantz desbideratzen da, NA-129 errepidea erdi-lotura batekin eta ondorengo amildegia bi bidezubirekin zeharkatuz. Puntu horretatik Sartagudako irteera-lotunera arte, trazadura zuzena da, Lodosaren erdialdearekin ia paraleloa, eta NA-134 errepideko 64,8 kilometro-puntuan amaitzen da

.

Azken lotune horretan hasten da NA-6221 errepidea, saihesbidean, hegoalderantz, 0+940 K.P.n kokatutako biribilgunera arte. Biribilgune horretan hasten dira egon dagoen trazadura zabaldu eta hobetzeko lanak, NA-113, Lodosa-El Villar, errepidean amaitu arte, trenbidearen goiko pasagunean.

Lanak 12,22 km-ko luzera du. Horretatik 5,45 km saihesbide berriari dagozkio, eta 6,77 km NA-6221 errepidea zabaldu eta hobetzeari. Errepideak 7 metroko zabalera izango du, hau da, 3,50 metroko erreia noranzko bakoitzerako, 1,50 metroko bazterbideak eta 0,50 metroko bermak. Biribilguneek 8 metroko zabalerako galtzada, 1,50 metroko kanpoko bazterbideak eta metro 1eko barruko bazterbideak dituzte. Trazaduraren hobekuntza nabarmena da, 500 metroko gutxieneko erradioa egongo da, eta horri esker, 100 km/h-ko abiadura hartu ahal izango da

.

Lanen bidez ukitutako errepideak beheko pasaguneekin edo saihesbidearekiko errepide paraleloekin konponduko dira, eta ukitutako zerbitzu guztiak berriz jarriko dira. Era berean, prebentzio neurriak eta ingurumen-inpaktua gutxitzeko neurriak hartu dira, errepide berria integratzeko

.

Ebroren Ardatzeko saihesbideak

Nafarroako Gobernua inbertsio-ahalegin handia egiten ari da Ebroren Ardatzean, Nafarroa 2012 Planera bildutako bost saihesbide eraikita. Horien bidez, NA-134 ardatzeko hiri-inguruetatik igarotzea saihesten da. Hauek dira saihesbideak: Mendabia, Milagro, Lodosa eta Valtierra-Arguedas (gaur egun guztiak eraikitze fasean daude), eta 2009ko urrian ireki zen Andosillako saihesbidea. 

 

Bost saihesbideen esleipen-aurrekontuen batura 61,8 milioi euroko inbertsioa izan da. Lanok gauzatzea, Funes eta Corellako lanekin batera (biak duela bi hilabete ireki zituzten), ikuspuntu ekonomikotik Ebro haranean bultzada garrantzitsua dira, baina, gainera, horiei esker, bide-segurtasuna nabarmen hobetuko da

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa