(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak neurri berriak sustatu ditu gazteen artean enplegua bultzatzeko ostirala, 2010.eko uztailak 23

Besteak beste, 30 urtetik beherako gazteentzat lan-ibilbide pertsonalizatuak sortzea proposatu da


Transcripción textual del video

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) zuzendariak "Gazte Enplegurako Ibilbide" berria aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan. Programa horretan zenbait neurri ezarri dira kolektibo horri lan merkatuan integratzeari mesede egiteko.

Lehenengo neurriaren bidez, enplegua eskatzen duten pertsonei arreta zehatza eta epe baten barruan eskaini nahi zaie (gaur egun 30 urtetik beherako 10.000 pertsona enplegu agentzietan erregistratuta daude; 7.000 Iruñeko enplegu-agentzietan eta 3.000 Nafarroako gainerako agentzietan). Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta erakunde laguntzaileek 2010ean programaren onuradunentzat lan-ibilbide pertsonalizatua egingo dute.

Nafarroako Gobernuak "Gazte Enplegurako Ibilbide" berria bultzatu du.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta José Luis Ruiz Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak Gazte Enplegurako Ibilbide berria aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan. Programan zenbait neurri bildu dira kolektibo horri lan merkatuan integratzeari mesede egiteko.

Lehenengo neurriaren bidez, enplegua eskatzen duten pertsonei arreta zehatza eta epe baten barruan eskaini nahi zaie (gaur egun 30 urtetik beherako 10.000 pertsona enplegu agentzietan erregistratuta daude; 7.000 Iruñeko enplegu-agentzietan eta 3.000 Nafarroako gainerako agentzietan). Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta erakunde laguntzaileek 2010ean programaren onuradunentzat lan-ibilbide pertsonalizatua egingo dute.

Xede horretarako, balizko 10.000 onuradunei eskutitza bidaliko zaie ekimenaren berri emateko eta ekimenean parte hartzera gonbidatzeko. Zerbitzu hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko fitxategietan aurten izena ematen duten 30 urtetik beherako gazteei ere eskainiko zaie.

 

Enplegu agentziek eta erakunde laguntzaileek, 2010eko azaroa baino lehen, onuradun bakoitzarentzat lan-ibilbide pertsonalizatua egingo dute eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hiru hilerik behin artatutako erabiltzaileen eta horien laneratzearen inguruan jarraipena egingo du.

Ekimen ekintzaileak

Bigarren neurriaren bidez pizgarriak ezarriko dira gazteen autoenplegua sustatzeko, Nafarroako Gobernuak 2010eko ekitaldirako krisiaren aurka ezarritako neurrien barruan. Laguntza horiek deialdi hau argitaratzen denetik 2010eko azaroaren 30era arte egiten diren ekimenetan aplikatuko dira.

Diru-laguntzaren zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da eta onuradunak izan daitezke 30 urtetik beherako langabeak, betiere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan lana eskatuta badute, Nafarroan langile autonomo edo inoren konturako langile moduan ezartzen badira eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Lanbide Elkargoko Mutualitatean altan ematen badira.

Langile autonomoak ere onuradunak izan daitezke sozietate zibilak osatzen dituztenean, betiere, diru-laguntzak euren izenean eskatzen badituzte. Hala ere, kanpoan geratzen dira merkataritza-sozietateen, kooperatiben eta lan-sozietateen bazkideak, autonomo laguntzaileak eta jarduera bera edo antzekoa autonomo moduan edo inoren kontura garatu dutenak, jarduera hasi aurreko hiru urteetan.

Horrez gain, onuradunak inbertsioa egin behar du aktibo ez-arrunt materialetan edo ukiezinetan bere jarduera gauzatzeko, 6.000 eurotik gora, BEZik gabe (ordainagiriaren eta ordainketaren datak tarte honen barruan egon behar dute: jarduera hasi baino sei hilabete lehenago eta jarduera hasi eta hurrengo hilabete bitartean, baina azken data hori ezin da izan 2010eko abenduaren 20ren ostekoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Medidas para los jóvenes.Dossier. doc
Presentación del Itinerario joven para el empleo en Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa