(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko estazio meteorologikoak Labriteko gotorlekura eraman dituzte ostirala, 2010.eko uztailak 23

Han, eraikin eta zuhaitz gutxiago daudenez, neurketa meteorologiko hobeak egingo dituzte


Iruñeko Behatoki Meteorologikoa

Iruñeko estazio meteorologikoak Labriteko gotorlekura eraman dituzte ( irudia handitu )

Iruñeko San Bartolomeko gotorlekuan (Media Luna parkean) zeuden bi estazio meteorologikoak Labriteko gotorlekura eraman dituzte; gotorleku hori, orain, Iruñeko Behatoki Meteorologikoa da.

Han eraikin eta zuhaitz gutxiago daudenez, neurketa meteorologiko hobeak egingo dituzte.

Bi estazioak (bata eskuzkoa da eta bestea automatikoa) Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologikoen sarekoak dira. Sarean guztira 151 behatoki daude (88 eskuzkoak eta 63 automatikoak) eta horietatik 19k datuak denbora errealean ematen dituzte.

Iruñeko eskuzko estazioa izan zen Nafarroako lehena: 1880an instalatu zuten.

NAPIren eraikineko terrazan jarri zuten (irakaskuntza ertaineko institutu zaharrean), baina, 1993an, eraikina berritzeko lanak zirela eta, San Bartolomeko gotorlekura eraman zuten; izan ere, gertu zegoen eta orientazio antzekoa zeukan, eta, era horretan, datuen segida ez zen eten.

Orain, ordea, zuhaitzak handitu egin direnez eta harresiaren interpretazio zentroa jartzeko berritze lanen ondorioz, lekuz aldatu dute.

Esan bezala, orain Labriteko gotorlekuan dago, lehengoaren aurrean eta orientazio eta egoera orokor berberarekin; hala, datuen segida ez da etengo.

Iruñeko estazio automatikoa 1997an jarri zuten Larrabide estadioan, hainbat eraikinetik gertu.

Eskuzko estazioa lekuz aldatu behar zela aprobetxatuta, automatikoa ere leku berberera eraman dute, Iruñeko Behatoki Meteorologikoa sortzeko asmoarekin. Instalazioan parte hartu dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoko Zerbitzuak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa