(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Betelura joan da, herriko ekimenak eta hobekuntzak ikustera ostirala, 2010.eko uztailak 23

Egon da udal ostatuan, Amma Betelu egoitzan, bainuetxe zaharreko instalazioetan, Araxes ikastetxe publikoan eta udaletxean


Sanz Lehendakaria, Salanueva kontseilaria eta udal ordezkariak, Beteluko udal ostatuaren aurrean.

Sanz Lehendakaria Beteluko udal ostatuan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, eta Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, Betelura joan dira gaur goizean, udalerrian gauzatutako jarduerak eta dauzkaten premia nagusiak ezagutzeko asmoarekin.

Bisitan udal ordezkariak izan dituzte lagun, horien artean alkatea, Mikel Rekalde Goldaraz.

Udal ostatuan elkartu dira, orain dela gutxi berritu baitute, kalitatea hobetzeko eta turismo zerbitzu gehiago jartzeko.

Gero joan dira Amma Betelu egoitzara, bainuetxe zaharreko instalazioetara (izan ere, han ikerketa proiektu bat egin dute, Iturri Santu iturburuko ura berriz ere sendagarri gisa aprobetxatzeko asmoarekin), Goikola burdinola zaharrera eta Araxes ikastetxe publikora. Ibilbidea Indiano Etxean amaitu dute. Eraikin historiko horretan daude udaletxea, zahar etxea, 0 eta 3 urte arteko haurrentzako zentroa, mediku kontsultategia, erabilera anitzeko aretoa eta musika gelak.

Sanz Lehendakariak nabarmendu du "Betelu ekimen ugariko herria" izan dela beti eta Nafarroako Gobernua herriarekin elkarlanean aritu dela.

Alde horretatik, Beteluko alkateak esan du 11 urte daramatzala herriko alkate gisa eta, denbora horretan, bi erakundeen arteko "elkarrizketa ona" izan dela. "Arreta ona jasotzen dugula uste dugu", esan du alkateak. Gerora begira, Gobernuari eskatu dio ikastetxe publikoa handitzeko eta Indiano Etxeko eraikineko arkitektura oztopoak kentzeko proiektuak egikaritzea.
Salanueva, Sanz eta Rekalde Iturri Santuko ura dastatzen

Sanz Lehendakaria Beteluko Iturri Santu iturburuan. ( irudia handitu )

 

Iturri Santu iturburua leheneratu dute

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, Iturri Santu iturburuko ura berriz ere sendagarri eta termal gisa erabiltzeko proiektua gauzatzeko 96.295 euroko diru-laguntza eman zion Beteluko Udalari, hau da, onartutako aurrekontuaren (160.491 euro) %60.

XIX. eta XX. mendeetan, Betelun 200 logelako hotel bat egon zen, bainuetxe lanak egiten; 1965ean itxi zuten.

Urte hartan, iturria utzi egin zuten eta hondatu egin zen. Ondorioz, urak galdu egin zituen baimenak eta propietate jakin batzuk zeuzkala bermatzen zuten ziurtagiriak; gainera, ez zen egokia jendeak erabiltzeko.

Proiektuari jarraiki, ur termala hartu dute, ustiatze zundaketa mekaniko baten bitartez eta, osagarri gisa, hiru iturburu egokitu dituzte Araxes ibaiaren ibilguan, bainuetxe zaharreko iturriaren oinean, sistemako presioaren segimendua egiteko eta gehiegizko ponpaketa eragozteko.

Helburua da bitarteko hidrotermala modu eramangarrian ustiatzea.

Ateratako ura aztertu ondoren, ikusi dute lehengo propietate berberak dauzkala: arnas sistemarako eta azalerako da onuragarria.

Gauzak horrela, iturria berritu dute eta, orain, termal gisa erabiltzeko moduan dago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa