(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan azken egunetako euriek udako uztei mesede egin diete, baina zerealen eta leguminosoen bilketa gelditu dute astelehena, 2010.eko uztailak 26

Iparraldeko garien bilketa igurikimen onei erantzuten ari da


Foru Komunitatean izandako azken eurien eraginez, Nafarroako laborantza gehienetan zerealen eta leguminosoen bilketa gelditu egin da. Hala ere, euriek mesede egin diete udako uztei. Hala ondorioztatu da Landa Garapeneko Departamentuak uztailaren 16tik 23ra arteko aldirako landaren egoerari buruz egindako azken txostenetik.

Dokumentuaren arabera, aldi horren hasieran egunak eguzkitsuak eta tenperaturak sasoiari dagozkionak izan dira, baina aldiaren amaieran egunak freskoagoak eta lainotsuagoak izan dira, euriak eta ekaitzak egon dira eta iparraldeko haizea izan da nagusi.

Euriak eta ekaitzak batez ere ipar-mendebaldean, Pirinioetan, Iruñerrian, Estellerrian eta Nafarroa Erdialdean eta Goi Erriberan izan dira nagusi. Intentsitate desberdineko balio plubiometrikoak utzi dituzte, 5 eta 70 l/m² artekoak, inguruen arabera. Prezipitazioen eraginez, inguru horietan zerealen eta leguminosoen bilketa kanpaina gelditu egin da. Kanpaina hori azken fasean dago honezkero.

Iparraldeko garien bilketa igurikimen onei erantzuten ari da. Pisu espezifikoak, oro har, zuzenak dira eta batez besteko errendimenduak 5.000-6.000 Kg/ha dira Iruñerrian eta Pirinioetan, 3.500-5.000 Kg/ha Nafarroa Erdialdeko eta Estellerriko inguru freskoetan, eta 2.200-3.500 Kg/ha inguru Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako gainerako inguruetan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa