(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak zerbitzuetako bi karta berri onartu ditu astelehena, 2010.eko uztailak 26

Dokumentuek 0tik 3ra arteko zikloan eta euskararen ikaskuntzan hartutako konpromisoen berri ematen dute


Hezkuntza Departamentuak zerbitzuetako bi karta berri onartu ditu, hiritarrei Foru Administrazioak hartutako konpromisoen gaineko informazioa emateko Haur Hezkuntzako lehen zikloari (0tik 3 urtera) eta euskararen ikaskuntzako programari dagokionez.

Dokumentu horiek Departamentuak iaz onartutako zerbitzuetako zazpi karterekin gehitzen dira, berriki berrikusi eta aldatutakoekin. Ondokoei buruzkoak dira: dibertsitatea, orientazioa eta kultura aniztasuna; atzerriko hizkuntzen ikaskuntza; informazio eta komunikazioaren teknologiak kurrikulumean biltzea; irakasleen prestakuntzarako laguntzak; lanbide heziketako ikasleentzako laguntzak; unibertsitatekoak ez diren ikasketen tituluen kudeaketa.

Gogorarazi beharra dago zerbitzuetako kartak sarbide publikokoak direla eta horietan Administrazio Publikoek hiritarrei euren borondatez hartutako konpromisoan berri ematen diete eskaintzen duten zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Halaber, adierazle batzuk biltzen dituzte betetze maila ebaluatzeko. Kontsulta errazteko, Nafarroako Gobernuak Politika eta Zerbitzu Publikoen Ebaluaziorako Erregistroa sortu zuen, karta guztiak biltzen direnekoa.

0tik 3 urterako zikloan, Hezkuntza Departamentuak, besteak beste, ondoko konpromisoak hartzen ditu:

- Hezkuntza eskaintza garaiz planifikatzea eta beharrezko informazioa erraztea.

- Araudia egitea, zabaltzea eta tokiko erakunde, zentro eta familiei araudi horren aplikazioari buruzko informazioa ematea.

- Lankidetzako akordioak sinatzea haur eskolak abenduaren 31 aurretik finantzatzeko.

-Beharrezko guztiaren gainean aholkatzea eta informatzea haur eskola berriaren baimena lortzeko eta abian jartzeko.

- Hezitzaileen beharrei erantzuten dizkieten Prestakuntzako jarduerak eskaintzea.

Bestalde, euskararen ikaskuntzari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak ondoko konpromisoak hartzen ditu:

- Existitzen diren programen informazioa zabaltzea, informazio eskaerei gehienez ere bi egunean erantzutea eta bost egunean, kexa, erreklamazio eta iradokizunei.

- Hezkuntza eredu berrien, euskara irakasteko salbuespenen eta hizkuntz eredu aldaketa eskaerak izapidetzea 15 egunean

- Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) azterketetako inskripzio eta erreklamazio datak ezartzea nahikoa aurrerapenarekin.

- Urtero euskara irakasleen prestakuntza plana eta irakasleentzako euskara ikasteko laguntzak deitzea.

- Arreta pertsonalizatua eskaintzea pertsona helduen ikaskuntza eta prestakuntza prozesuan aholkatzeko eta lortutako hezkuntza mailak egiaztatzea Marko Europarraren arabera.

- Zentroak euren hizkuntz proiektuaren prestakuntzak aholkatzea.

- Hezkuntzako programen informazioa erraztea eta deialdiak 15 eguneko epean ebaztea.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa