(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Antzerki Klasikoaren Jaialdiak Miravauxen eta Aristofanesen egokitzapen berrituak proposatu ditu asteartearte eta asteazken honetarako astelehena, 2010.eko uztailak 26

Horrekin batera, Erriberriko Errege Jauregian, "El museo de los horrores teatrales" emanaldiaren bi saio egongo dira, 22:00etan eta 23:00etan


Kanarietako Aktoreen Eskola.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian jarduera berriak garatzen ari dira. Asteartean, uztailak 27, 22,30ean, Jaialdiak, La Cavako agertokian, Pierre Marivaux frantziar dramagilearen ‘El príncipe travestido’ lana programatu du, Kanarietako Aktoreen Eskolak interpretatuta; horrekin batera, Errege Jauregian, "El museo de los horrores teatrales" antzerki unibertsaleko eszena anker eta beldurgarrienei eskainitako emanaldiaren bi saio egongo dira, 22:00etan eta 23:00etan.

Asteazkenean, uztailak 28, Errege Jauregian, Humor Amor en Poesía ataleko ikuskizun berria egongo da 20:00etan, Saturnino Garcíarekin. Garai, estilo eta gai guztietako poesia errepertorioa eskaintzen da, maitasuna, umorea eta ikuskizuna bateratzeko.

Gauean, 22,30ean, La Cavako agertokian, XXL antzerki-konpainiak ‘Lisístrata, la paz por güebos’ Aristofanesen komediaren bertsio librea aurkeztuko du. Greziar ukitua alde batera utzi eta kabaretera hurbiltzen da. Horrekin batera, Errege Jauregian, ‘El museo de los Horrores Teatrales’ emanaldiaren bi saio egongo dira, 22:00etan eta 23:00etan.

Dokumentazioa:
Dossier Festival Teatro Clásico.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa