(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOZk urte bat bete du gaixotasun baskularreko pazienteentzako auto-zainketako plan pertsonalaren ezarpenean astelehena, 2010.eko uztailak 26

Helburua da pazienteek beharrezko trebetasunak hartzea ahalik eta autonomia handiena lortzea euren kontrol eta jarraipenean.


Cristina Ibarrola, Lehen Mailako Arretako zuzendaria, Cristina Echeverría, Antsoaingo Osasun Zentroko erizainaren eta Ana Fernández, Tafallako Osasun Zentroko erizainaren artean. ( irudia handitu )

Auto-zainketen plan pertsonalaren helburua, jada duela urte bat ezarritakoarena, gaixotasun baskularra duten pertsonek euren prozesuaren ezaguera hobea izatea, egoera berriari aurre egiten jakitea eta beharrezko trebetasunak hartzea da ahalik eta autonomia handiena lortzeko euren kontrol eta jarraipena, era horretan, gehiago eta hobeto bizitzeko. Labur esanda, pazienteek egiten duten ahalegina laguntzea euren gaixotasuna onartzeko eta erabiltzeko.

 Horrela adierazi dute informazio saioan, Cristina Ibarrola Guillének, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako zuzendariak; Ana Fernández Navascuések, Tafallako Osasun Zentroko erizainak; eta Cristina Echeverría Encisok, Antsoaingo Osasun Zentroko erizainak. Planak oinarrizko helburuak biltzen ditu: erretzeari uztea, elikadura hobetzea, ariketa fisiko egokia egitea, pisu osasuntsua mantentzea, estresa kontrolatzea, adierazitako medikazioa hartzea eta kontrol batzuk egitea.Gaixotasun baskularren zainketako protokoloa Lehen Mailako Arreta Plana ezarri deneko 13 osasun zentroetan egiten da gaur egun. Informazio, hezkuntza eta gaitasun handiagoak, gaixotasuna onartzen, auto-kontrolean era aktiboan inplikatzen eta osasun emaitzak hobetzen laguntzen diote pazienteari.

Helburu horrekin, protokoloa jada ospitaleratzearekin hasten da. Bertan, pazientek eta euren familia kideek hezkuntza saio batean hartzen dute parte, zerbitzuko erizainek eskainitakoan. Horretan, duten gaixotasunaren eta zainketen gaineko oinarrizko ezaguerak ematen zaizkie; halaber, Kardiologia Zerbitzuak eta lehen mailako arretako zerbitzuek egingo duten jarraipena.

Behin alta emandakoan, pazientea bere familia medikuaren kontsultan artatzen da eta bertan, bere prozesuaren informazio zabala ematen zaio, informazio triptikoa ematen zaio, zalantzak argitzen zaizkio eta behin betiko tratamendua ezartzen da. Erizainaren kontsultara deribatzen da, eta bertan, gaixotasunaren erabileran gaitasuna izateko eskaintzaren gaineko informazioa ematen zaio; halaber, auto-zainketa eta auto-kontrolerako beharrezko trebetasunen ikaskuntzaren gaineko informazioa.

Pazienteak trebetasun eredu desberdinak aukeratu ditzake: auto-prestakuntza gainbegiratua, prestakuntza indibiduala gutxienez ere erizaintza edo prestakuntzako hiru kontsultatan hiru orduko taldeko tailerrean. Ezarri zenetik eta urte batera egindako ebaluazioan, lehen bost osasun zentroetan, 905 paziente sartu ziren programan, eta horietatik %80k laguntza indibidualaz gaitzea aukeratu zuten, %11 auto-prestakuntzarekin eta %9 taldeko laguntzarekin.

Azkenik, auto-zainketako eskuliburua ematen zaio eta hitzorduak adosten dira aukeratutako aukeraren arabera. Behin trebatzea amaituta auto-zainketako plan pertsonala ezartzen da, pazientearen eta profesionalaren artean adostutako helburuen akordioa, eta bertan, epealdi batean lortu beharreko helburuak eta bere gain hartzen duen auto-kontrol mota jasotzen dira.

Akordio hori ezartzeko eta jarraipena egiteko, laguntza bezala, horretarako diseinatutako auto-kontroleko koadernoak erabiltzen dira.

Maiztasuna eta familia medikuaren eta erizainaren jarraipeneko kontsulta mota egokiena izango da paziente bakoitzarentzat eta bere behar klinikoetan oinarrituko da.

Halaber, berrebaluaketa klinikoko urteko kontsulta egiten zaio. Bertan, proba diagnostikoak baloratzeaz eta tratamendua doitzeaz gain, erizainak eta pazienteak auto-zainketako plan pertsonala berrikusten dute eta epealdi berrira egokitzen dute. Pazientearen eboluzioaren eta bere inplikazio mailaren arabera, aurrez aurreko kontsultak ez biltzea proposatzen da (telefono edo posta elektroniko bidez), pazienteentzat besteak bezain eraginkorrak eta erosoagoak.

Zonaldean, gizarte langileak, bestelako zerbitzu eta elkarteekin batera, ekintzak egingo ditu auto-zainketa eta bizimodu osasungarrien garapena sustatzeko.

Prozesu kronikoak dituzten pertsonen auto zainketen sustapena pazienteen eskaria eta Lehen Mailako Arretako Zuzendaritzaren oinarrizko estrategia da; halaber, Osasun Publikoko Institutuaren Osasuna Sustatzeko Sailarena eta, eremu baskularrean, Bihotzaren Sailarena. Eta pertsonalizatutako planekin batera, testuinguru horretan gaixotasun kardiobaskularren auto zainketarako protokoloa egin da lehen mailako arretako taldeetarako (EAP). Horrez gain, laguntzako materiala egin da paziente eta profesionalentzat eta saioak egin zaizkie osasun zentroetan eta erizain eta gizarte langileentzako prestakuntzako tailerretan abian jartzeko funtsezko tresnatzat.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa