(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamaika hautagai aurkeztu dira Zerbitzu Publikoen Kalitatearen IV. Saria eskuratzeko asteartea, 2010.eko uztailak 27

Saria Kalitatearen Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldian emango da


Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzu Publikoen Kalitatearen IV. Sarirako hamaika hautagai aurkeztu dira guztira. Sari hori Nafarroako Gobernuak deitzen du zerbitzu publikoak hobetzeko jardueretan nabarmentzen diren erakunde, unitate eta entitateak aitortzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea joan den ekainaren 30ean amaitu zen.

Bederatzi hautagai Foru Komunitateko Administrazioko unitateenak eta horien organismo autonomoenak dira, eta beste biak Barañaingo Udalari eta Producción Informática de Navarra enpresa publikoari dagozkio.

Zehatz esanda, Toki Administrazio Departamentuak ‘Oinarrizko weba, weba udal bakoitzerako. Nafarroako udalen web plataforma’ aurkeztu du; Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako hezkuntza-zentro publikoen kalitate-sareak sustatzeko programa; Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, Nafarroako Aldizkari Ofiziala berriz definitzeko eta berrikuntzako proiektuak Quórum programan, Gobernu Kontseiluari aplikatuta; Osasun Departamentuak, bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programa eta Mirari Produktuei buruzko talde teknikoaren lana; Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Lehen mailako Arretan botikak arrazoiz erabiltzeko estrategia eta paziente kirurgikoen segurtasuna hobetzeko estrategia integralaren ezarpena eta ebaluazioa; eta Nafarroako Kirol Institutuak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren gela birtuala.

Bestalde, Barañaingo Udalak herritarrak artatzeko bulegoa sortzeko proiektua aurkeztu du eta Producción Informática de Navarra sozietate publikoak, ISO 9001+ ISO 27001 kudeaketa sistema integratzeko prozesua.

Epaimahaia

Sendotutako eta ezarritako esperientziak edo proiektuak baloratuko dituen epaimahaia hurrengo hauek osatuko dute: Tomás Rodríguez Garraza NAPIko idazkari nagusia, Javier Caballero Martínez lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak izendatuta; José Luis Menéndez Rodríguez Modernizaziorako eta Administrazio Elektronikorako zuzendari nagusia; Iñaki Arana García Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioko zuzendaria; Jesús María García Antón Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentea; Asun Ruesta Ozcoidi Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitate Zerbitzuko zuzendaria; eta Anabel Salcedo Condón Ebaluazioko Foru Batzordeko Kalitate eta Laguntza Ataleko burua idazkaria izango da.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak sari bakarra emango du -eman gabe geratu daiteke-, baina behar besteko merituak dituzten hautagaiek akzesitak jaso ditzakete. Saria foru-aginduaren bidez emango da, Kalitatearen Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldiaren barruan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa