(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak ‘Iratiko Etxeak’ proiektua bisitatu du Zaraitzun asteartea, 2010.eko uztailak 27

Etxeak bisitariak hartzeko zentro moduan prestatuko dira


Lehendakaria eta kontseilariak, Zaraitzuko Ibaxaren Batzorde Orokorra eta beste agintari batzuk

Lehendakaria eta kontseilariak, Zaraitzuko Ibaxaren Batzorde Orokorra eta beste agintari batzuk. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Iratiko Etxeak bisitatu ditu Zaraitzun. Otsagabian kokatuta daude eta 2,8 milioi euroren truke zaharberritu dira, Iratiko Oihanaren sarreran bisitariak hartzeko zentro moduan. Lehendakariarekin batera, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilaria eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko kontseilaria ere egon dira.

Proiektu honen bidez, Zaraitzuko Ibaxaren Batzorde Orokorrak turismoaren kalitate handiagoa eta espazio natural honen erabilera publikoaren kudeaketa hobea lortu nahi ditu. Aurreikuspenen arabera, lanak 2011ko udazkenean amaituko dituzte, eta aurrekontu osoa 2.835.434 eurokoa izango da. Lan horiek Iratirako produktu turistiko bat garatzera bideratutako mugaz gaindiko proiektu zabalagoaren lehenengo pauso handia dira. Horrez gain, ibilbideak, interpretazio-zentroa eta turismo interesko beste zerbitzu batzuk ere gauzatuko dira.

Era berean, Kultura eta Turismo Departamentuak 702.890 euroko laguntza eman du (Departamentu horrek proiektua idaztea eta ingurua egokitzea ere diruz lagundu zuen, 219.000 euro emanda). Lanen esleipenduna Construcciones Arroyo Esarte enpresa da, eta lanak hasita ditu.

Batetik, proiektuaren barruan Basozainen etxea egokituko da, eta bertan turismo arretarako zerbitzuak, materialen alokairua, taberna-jatetxea eta denda kokatuko dira; bestetik, Ukuiluen Etxea lo egiteko espazio moduan aprobetxatuko da, aterpea behar duten oinezko eta mendizaleentzat. Horrez gain, aparkalekua 119 plazara arte handitzea aurreikusita dago.

Informazioa eta materiala Basozainen etxean

Basozainen etxeak 921,57 m2 ditu hiru solairutan banatuta. Behe solairuan turistei artatzeko gunea egongo da, eta bertan Irati Oihanari buruzko informazioa eman eta bisitariari ingurumen-baliabideak errespetatzearen garrantzia azalduko zaio. Leku berean mendiko materiala alokatzeko biltegia egongo da, hala nola bizikletak, prismatikoak, makilak, etab., bisitariak bisita albait gehien aprobetxatu dezan.

Bi zerbitzu horien ondoan taberna-jatetxea eta denda egongo dira, eta bertan mendizaleentzako materialak (zirak, eguzkitako betaurrekoak, txapelak, jertseak…), sustapen-objektuak eta inguruko produktu tipikoak salgai egongo dira. Lokal horretan komun publikoak ere egongo dira.

Bestalde, Basozainen etxeko lehen solairuan bilera-gelak eta erakusketak, hitzaldiak eta bilerak egiteko aretoak kokatuko dira. Eraikin horretatik hurbil Ukuiluen etxea dago, 453,08 m2-ko azalerarekin. Eraikin horretan mendizaleei lo egiteko espazio egoki eta erosoa alokatuko zaie.

 

Horrez gain, inguru batean noizean behin bestelako jarduerak egin ahal izango dira, hala nola trebakuntza-taldeak hartzea, eta aterpe moduan erabili ahal izango da baldintza meteorologikoek okerrera egiten dutenean.


Sanz Lehendakaria, Zaraitzura egindako bisitaren beste une batean

Sanz Lehendakaria, Zaraitzura egindako bisitaren beste une batean ( irudia handitu )


Amaitzeko, proiektuaren barruan aparkalekua 119 plazara arte handituko da, autoentzat eta autobusentzat, lau ingurutan banatuta. Era berean, seinaleak, sarbideak, aisia-lekuak, etab. hobetzea aurreikusi da.



Natura zaintzearen inguruko sentsibilizazioa

Iratiko Oihana Nafarroan bisitari gehien hartzen dituen natura baliabideetako bat da. Gutxi gorabehera, urtean 100.000 pertsona hurbiltzen dira oihan honetara. Europan hoberen kontserbatuta dagoen bigarren pagadi-izeidia da. Beraz, turistari bisita atsegina eskaintzeko oinarrizko zerbitzu batzuk eskaini ahal izatea beharrezkoa dela ikusi da.

27.000 hektarea ditu eta 4 entitatek kudeatzen dute: Nafarroan, Zaraitzu eta Aezkoako Batzordeek; eta Frantzian, Commission Syndicale du Pays de Cize eta Commission Sindicale du Pays de Soule izenekoek.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa