(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak haurrekin euskaraz hitz egiteko hiztegia jarri du web orrian asteartea, 2010.eko uztailak 27

Material hau eta kantuen CDa, biak behera kargatzeko modukoak, 0-3 urteko zikloko langileak trebatzeko egin zituzten 


Nafarroako Gobernuak Haurren munduko hiztegi txikia lana interneten jarri du. Lan horretan, haurrei dagozkien hitzak eta esapideak jaso dira, haurrekin lotura zuzena duten pertsonengan pentsatuta, hala nola gurasoak eta hezitzaileak. Kanten CD bat ere behera kargatu daiteke.

Material hauek Nafarroako Gobernuak 2007an argitaratutako materialen kopia dira. 2010ean berriz argitaratu dira 0-3 urteko zikloko ikastetxe publikoetan eta Haur eta Lehen hezkuntzako zentro publikoetan banatzeko.

Liburua -hitzaurrea Javier Caballero Martínez Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak egin du- Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuan egindako lanaren emaitza da. Xedea udal haurtzaindegietako eta haur eskoletako langileak euskaraz trebatzea zen, haien lana hizkuntza horretan edo eredu elebidunetan gauzatzen badute. Erreminta honen bidez, langileei "euskara aberatsagoa eta haurren munduarekin bat datorrena" erabiltzen lagundu nahi zitzaien, hitzaurrean esaten den moduan.

Horretarako, Gobernuko euskara-teknikariek haur hizkuntzaren ezaugarriei buruz gogoeta egin zuten eta material zehatzak egin zituzten. Lan guztia Juan Ignacio Lizarraga Lazkano lanaren egileak jaso zuen. Hitzaurrean esaten denez, "eguneroko" euskara, etxekoa, "gauza txikena" "murriztu samar" geratu zaigu. Eskuliburua egiterakoan, egileak Nafarroako euskalkiak erreferentzia moduan hartu ditu.

Zehatz esanda, eskuliburuan gaika sailkatutako hiztegia dago, haurrekin erabiltzen den terminologiarekin, irudiekin eta adibideekin, hitzak testuinguru bakoitzean nola erabili behar diren jakiteko. Jarraian, eskuliburuan gaztelania-euskara hiztegia agertzen da, gaztelaniazko hitzak eta horien euskarazko baliokideak erraz aurkitzeko. Liburuaren amaieran haurrekin erabiltzen diren esapideen zerrenda dator. Hitz-joko edo aho-korapilo moduan erabiltzen diren esapideak ere gehitu dira.

Bestalde, web orritik, interesdunek haurren abestiak ere kontsultatu ditzakete. 59 lo-kanta eta haur txikiekin kantatzeko eta jostatzeko abestiak dira, laguntza instrumentalik gabe, belaunaldi askotan gurasoengandik seme-alabei transmititu diren moduan. Lan horretarako, NAPIk Itziar Azpirotz Alkotzen laguntza izan du.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa