(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 6,4 milioi euro bideratu ditu Tafallako Espezialitateen Zentrora asteazkena, 2010.eko uztailak 28

Tafalla, Erriberri, Azkoien, Zarrakaztelu eta Artaxoako 46.043 herritar artatuko ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 6,4 milioi euroko gastua baimendu du Tafallako Espezialitateen Zentroaren lanen zuzendaritza eta eraikuntza kontratatzeko. Osasun-azpiegitura hori Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardunen barruan sartzen da.

Aurreikuspenen arabera, zentro berriaren lanak 2012. urtearen erdialdean amaituko dira, eta gaur egun herriko osasun-zentroan artatzen diren espezialitateak hartuko ditu: Otorrinolaringologia, Oftalmologia, Traumatologia eta Errehabilitazioa; Ginekologia eta Buru Osasuna. Horrez gain, Dermatologia ere eskainiko da, aurretik ez zegoen espezialitatea.



 

Tafallako Espezialitateen Zentroa

Tafallako Espezialitateen Zentroa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 6,4 milioi euroko gastua baimendu du Tafallako Espezialitateen Zentroaren lanen zuzendaritza eta eraikuntza kontratatzeko. Osasun-azpiegitura hori Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardunen barruan sartzen da.

Aurreikuspenen arabera, zentro berriaren lanak 2012. urtearen erdialdean amaituko dira, eta gaur egun herriko osasun-zentroan artatzen diren espezialitateak hartuko ditu: Otorrinolaringologia, Oftalmologia, Traumatologia eta Errehabilitazioa; Ginekologia eta Buru Osasuna. Horrez gain, Dermatologia ere eskainiko da, aurretik ez zegoen espezialitatea.



 

Tafallako Espezialitateen Zentro berriak 46.043 pertsona artatuko ditu guztira, 39.297 heldu eta 6.746 haur. Tafalla, Erriberri, Azkoien, Zarrakaztelu eta Artaxoako herritarrei arreta eskainiko die.

Eraikin berriaren lanak amaitzen direnean, jatorrizko osasun-zentroa Lehen mailako Arretara eta Larrialdi Zerbitzura bideratuko da. Gogoan izan behar da Tafallako osasun-zentroa Lehen mailako Arreta Hobetzeko Plana gidatu duenetako bat izan dela eta joan den ekainaren amaieran aldi baterako ezintasunaren kudeaketa hobetzeko abian jarritako programa pilotuan parte hartu duten bost zentroetako bat dela.

Lanen eta lan zuzendaritzaren zenbateko osoa 6.409.668 euro da, modu honetan banatuta: 26.732 euro 2010ean, 3.960.000 euro 2011n eta 2.422.936 euro 2012an.

Banaketa solairuen arabera

Tafallako Espezialitateen Zentroa Tafallako Udalak lagatako orube batean kokatuta dago, gaur egungo osasun-zentrotik hurbil. 4.358 metro koadroko azalera eraikia (3.332 erabilgarri) izango du, honela banatuta: sotoa, behe solairua eta lehen solairua.

Sotoan (1.311 metro koadro eraiki, 568 erabilgarri) hainbat zerbitzu kokatzen dira, hala nola: biltegia, aldagelak, bulegoak eta galdara-gela.

Behe solairuan (1.931 metro eraiki, 1.770 erabilgarri) Lokomozio ingurua egongo da, eta hiru errehabilitazio kontsulta, gimnasioa, lau elektroterapia box eta terapia indibidualeko bost gela. Solairu berean, Oftalmologia (lau kontsulta), Otorrinolaringologia (hiru kontsulta) eta Traumatologia (hiru kontsulta) espezialitateak egongo dira. Solairu horretan eskainiko da Dermatologia espezialitatea ere: lau kontsulta, bi kabina eta interbentzio txikietarako gela izango ditu.

Lehen solairua (1.116 metro koadro eraiki eta 938 erabilgarri) Buru Osasun Zentroari eta Emakumeak Artatzeko Zentroari eskainita dago. Lehenengo kasuan, helduentzako zazpi konsulta eta haurrentzako kontsulta bat daude, itxaron-gela, botikina eta taldeentzako bi areto, baita kasuan kasuko gela lagungarriak ere. Emakumeak Artatzeko Zentroan zazpi kontsulta egongo dira, baita onarpen eta itxarote gelak ere.



 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación Centro Especialidades Tafalla.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa