(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lekarozen enpresa, hezkuntza eta kultura parkea eraikitzeko izapideak abiatu dira asteazkena, 2010.eko uztailak 28

Aipatzekoa da ‘hezkuntza herrixka’, irakaskuntza eta jolas jardueretara bideratutako eraikinak izango dituena


Lekarozko parkea

Lekarozgo enpresa, hezkuntza eta kultura parkea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Lekarozgo Enpresa Campusa ezartzeko proiektua Udalez gaindiko Plan Sektorial (UPS) izendatu du. Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra, SPRIN SA, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoak sustatu du proiektua. UPSren inguruan jendaurreko informazio aldia irekiko da orain, eta aurreikuspenen arabera, inguru horretan 2012ko urtarrilean hasiko dira jarduerak.

 

Baztanen jarduera ekonomikoaren polo bat sortzeko ekimenak 130.452 metro koadroko azalera osoa hartzen du -61.000 urbanizagarriak dira-, hezkuntza, enpresa eta ekipamendu erabilerarako. Gogoan izan behar da jardun hori Baztaneko auzokoen eskaera dela eta Lurraldearen Antolamendu Planean (LAP2) proposatu dela inguru horretan jarduna egitea.

UPSren xedea azpiegitura hori antzina Lekarozgo Nuestra Señora del Buen Consejo ikastetxeak hartzen zuen lurzoruan ezartzea da. Campusaren bidez proiektu berritzaileak ahalbidetu eta bultzatzeko zerbitzuak eta azpiegiturak sortu nahi dira, Baztan ingurua zehazki eta Nafarroaren iparraldea oro har bultzatzeko.

Proposamenaren arabera, sei inguru sortuko dira erabilera hauetarako: harrera, hezkuntza-zerbitzuak, kultura-ekipamendua, enpresa campusa, Lourdesgo Amabirjinaren haitzulo zaharraren ingurua, eta lurzoru urbanizaezina.

Harrera-ingurua kultura espazioa eta erabilera askotarako espazioa izango da (inguruaren kudeaketa, baliabideen zentralizazioa, enpresen haztegia…), antzinako elizaren ondoan. SPRINek Nuestra Señora del Buen Consejo antzinako elizan jardungo du, barruan kultura espazio bat sortzeko.

Konplexuaren iparraldean ‘hezkuntza herrixka’ moduko zerbait planteatu da, 4.000 metro koadro inguru izango dituena. Eraikin txikiak izango ditu (behe-solairua, solairuartea eta goiko solairua), eta bertan irakaskuntza-, jolas eta zerbitzu-jarduerak ezarriko dira. Inguru honetan Fraideen Idoia berreskuratzeko esku hartuko da, erabilera didaktikorako natura intereseko ingurua baita.

Horren alboan jarduera ekonomikoen ingurua dago, batez ere, hirugarren sektoreko erabileretara eta zerbitzu profesionaletara bideratuta, baita ekoizpen-jarduera autoktonoetara ere. Ez da lursailen banaketa finkoa planteatu, modu horretan, malgutasun handiagoa lortzeko eta enpresa txiki eta ertainak elkarrekin egon daitezen. Oinezkoentzako ardatza egingo da, lorategiekin, inguru hau eta Baztanen erriberako inguruak konektatzeko.

Nabarmentzeko moduko beste jardun bat Lourdesgo Amabirjinaren haitzuloaren ondoko kapera hondatuaren ordez erabilera askotarako ekipamenduen eraikina egitea izango da. Mendebaldean eta iparraldean lurzoru urbanizaezinaren perimetroa izango du.

Gaur egun, inguru horretara N-121-B errepidetik iristen da, NA-4403 eta NA-4404 toki errepideetatik, Lekaroz eta Elizondo eta Irurita lotzen dituztenak. Proiektuaren arabera bide berria eraikiko da inguru horretara iristeko, Elizondoko etorkizuneko saihesbidean zehar. Harrera-inguruan, NA-4403 eta NA-4404 errepideen arteko bidegurutzean, biribilgunea egitea proiektatu da. Modu horretan, kanpoko bide-sarea inguru honetako sarbideekin konektatuko da, eta puntu horretan aparkalekua egingo da.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa