(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak lau alternatiba ditu Tafallaren hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko asteazkena, 2010.eko uztailak 28

Datozen egunetan jendaurreko informazio aldia hasiko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak lau alternatiba planteatu ditu Tafallaren hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko. Horietako bakoitzak balizko bi hasiera-tarte ditu. Hala jaso da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren ‘Tafallako Saihesbidearen Proiektuaren Azterlanean’. Nafarroako Gobernuak gaurko saioan adierazi du proiektu hori udalez gaindiko plan sektoriala dela, Lurraldearen Antolamendu Batzordeak aldeko txostena eman eta gero.

Alternatiba guztien trazadurak -NA-132 Lizarra-Zangoza errepideko trafikoa Tafallaren hirigunetik ez igarotzeko proposatu dira- oso antzekoak dira: hirigunearen mendebaldean hasten dira (NA-132 errepideko 31. edo 32. kilometroan, NA-6140 Tafalla-Miranda Arga errepidearekin dagoen bidegurutzearen ondoan), hirigunea hegoaldetik igarotzen dute eta Tafallaren ekialdera iristen dira.

Alternativas

Lau alternatiba daude Tafallaren hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lau alternatiba planteatu ditu Tafallaren hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko. Horietako bakoitzak balizko bi hasiera-tarte ditu. Hala jaso da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren ‘Tafallako Saihesbidearen Proiektuaren Azterlanean’. Nafarroako Gobernuak gaurko saioan adierazi du proiektu hori udalez gaindiko plan sektoriala dela, Lurraldearen Antolamendu Batzordeak aldeko txostena eman eta gero.


 

Alternatiba guztien trazadurak -NA-132 Lizarra-Zangoza errepideko trafikoa Tafallaren hirigunetik ez igarotzeko proposatu dira- oso antzekoak dira: hirigunearen mendebaldean hasten dira (NA-132 errepideko 31. edo 32. kilometroan, NA-6140 Tafalla-Miranda Arga errepidearekin dagoen bidegurutzearen ondoan), hirigunea hegoaldetik igarotzen dute eta Tafallaren ekialdera iristen dira.

Alderik handiena alternatiben azken tarteari dagokio. Horietako bik (1.a eta 4.a) egon dauden bide-egiturak erabiltzen dituzte eta Nafarroako Autobidera (AP-15) iristen dira; beste bietan (2.a eta 3.a) bide berriak eraiki behar dira eta autobidea zeharkatu ondoren amaitzen dira, Tafalla ekialdean.

Lau horien artean, Nafarroko Gobernuaren ustez, egokienak 1. eta 4. proposamenak dira, ingurumen- eta lurralde-ikuspuntutik eta ikuspuntu funtzionaletik baloraziorik handiena dutenak baitira. Bi horien artean, trazadurarik egokiena 1. alternatibak duela uste du Gobernuak: Las Hoyas ingurutik igaro, N-121 (Iruñea-Tutera) errepidearekin biribilgune baten bidez konektatu eta errepide horretatik eta Nafarroako Autobidetik jarraitu (AP-15) ondoren, iparraldean lotura berria egitea aurreikusi da, berriro ere NA-132 errepidera itzultzeko.

Bide berriari esker, Tafallako hirigunean trafikoa arinduko da, gaur egun NA-132 errepideko trafikoa herriaren erditik igarotzen baita. Horrez gain, Estellerriaren, Tafallaren eta Zangoza inguruaren arteko komunikazioak hobetuko dira, eta hori aurrerakuntza izango da Nafarroako erdialdeko korridorean. Saihesbide horrek eskualde horietako auzokoen beharrizan bati erantzuten dio, Tafallako Udalak planteatutakoari jarraituz. Horrez gain, Nafarroa Erdialdeko Lurralde Antolamendurako Planaren (LAP4) arabera, jardun hau aipatutako inguruan lehentasunezkoa da.

Planteatutako aukera guztiak ingurumen- eta lurrralde-alderdiak, alderdi sozioekonomiko eta funtzionalak aztertzen dituzten ikerketen arabera diseinatu dira, eta horien inguruko jendaurreko informazioa egingo da gutxienez 30 egunez.

Trazadurak gutxi gorabeherakoak dira eta azkenean hautatzen den alternatibaren eraikuntza-proiektuan doituko dira. Alternatibak definitzeko, proiektuko abiadura 80 kilometro orduko da; galtzada bakarra egongo da, 3,5 metroko erreiekin eta 1,5 metroko zabalerako bazterbideekin.

Horrez gain, alternatiba guztietarako zenbait baldintza ezarri dira, hala nola:

• Lotura NA-6140 errepidearekin (Tafalla-Miranda Arga).

• Lotura N-121 errepidearekin (Iruñea-Tutera).

• Lotura AP-15 autobidearekin (Iruñea-Zaragoza).

• Egon dauden eraikinetan eta/edo eraikuntza lanetan eraginak saihestea, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei arreta berezia eskainiz.

• Inguruko ureztatze-proiektuaren ondorioz oraintsu egindako lursailen bilketa errespetatzea, eta lursailetan eta bideetan eragina albait txikiena izatea.

• Abiadura handiko etorkizuneko trenbidearen trazadura kontuan izatea.

• Industria lurzoruaren, aisiako baratzeen eta nekazaritza-ekoizpen handiko lurzoruen Plan Bereziko lurzoruen gaineko okupazioa minimizatzea.


Dokumentazioa:
Alternativas variante sur de Tafalla

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa