(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eper gorriaren egoera aztertu du ehiztariekin asteazkena, 2010.eko uztailak 28

Produktibitate txikia duenez, Nafarroako Gobernuak 2010-11 denboraldian espezie hori ez ehizatzea gomendatu du


Eperraren mapa

Eperraren barrutien mapa Nafarroan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak barrutiekin lankidetzan urtero eperraren produktibitatearen bilakaerari buruz egiten duen azterlanaren arabera, produktibitate horrek beherantz jarraitzen du. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak, neurri koiuntural moduan, 2010-11 denboraldian eper gorriaren ehiza saihestea gomendatzen du, gutxieneko populazio ugaltzailea mantentzeko, eperraren kontserbazioa eta aprobetxamendua ahalbidetze aldera.

Hala jakinarazi die gaur goizean bilera batean Andrés Eciolaza Ingurumen eta Ur zuzendari nagusiak Miguel Íñigo Nafarroako Ehiztarien Elkarteko (Adecana) presidenteari eta José Ángel Remírez Nafarroako Ehiza Federazioko presidenteari.

Bilera horretan, Nafarroako Gobernuak ehiztariei adierazi die barrutiek datorren denboraldian eperra ehizatzea aukeratzen badute, aldi baterako neurri moduan, eperra bi edo hiru egunetan gehienez ehizatu ahal izango dela, barrutien arabera eta erantsitako mapan adierazten den moduan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak komunikatu bat bidaliko die gaur ehiztarien sozietateei gomendio honen berri emanez eta barruti horretan zenbat egunetan ehizatu dezaketen jakinaraziz, bide hori hautatzen badute. Bestalde, Santsoain, Arguedas, Oloritz eta Mañeruko barrutietan eperraren ehiza debekatuta egongo da "horietan espeziearen egoera oso delikatua baita", teknikariek adierazitakoaren ildotik.

 

Nafarroan eper gorriaren egoera Espainian eta Europa hegoaldean eperrak duen egoeraren antzekoa da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko gomendioa osatzeko, horri lotutako beste neurri batzuk abian jarriko dira, adibidez, azeriaren populazioa kontrolatzea (mota honetako hegaztiaren harraparia) eta eperraren habitataren baldintzak hobetzeko jardunak diseinatzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Mapa restriccion dias perdiz_2010.pdf
Evolucion Perdiz 1990-2010.JPG

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa