(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 2011ko Aurrekontu Orokorrak egiteko lehen hurbilketa abiatu du osteguna, 2010.eko uztailak 29

Era berean, Nafarroaren gaur egungo egoera ekonomikoa jorratu eta MODERNA Planari buruzko txostena aztertu du


Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bilera. ( irudia handitu )

Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (EGK) Nafarroako Jauregian bildu da gaur goizean, besteak beste, Foru Komunitatearen egoera ekonomikoa aztertzeko eta Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorrak egiteko lehen hurbilketa abiatzeko.

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria buru dela, bilerako gaien zerrendan Nafarroako egoera ekonomikoari buruzko txostena jorratu eta MODERNA Planari buruzko txostena aztertu da.

Era berean, Kontseiluak Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorrak egiteko lehen hurbilketa egin du. Ildo horretatik, Nafarroako Enpresaburuen Elkarteak, Nafarroako Lan Enpresen Elkarteak, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak, Udalerri eta Kontzejuen Federazioak eta Kontseilua osatzen duten beste erakunde batzuek lehenengo ekarpenak kontseilariari eman dizkiote. Ekarpen horietan etorkizuneko aurrekontuan aintzat hartu behar diren inbertsioei buruz gogoeta egiten da.

Kontseilariak ekarpen guztiak eskertu ditu eta 2011rako aurrekontuen proposamenean aztertuko dituztela esan du. Hala ere, Foru Komunitateak aurrekontuetan gastu publikoa murrizteko ahalegina jaso beharko duela gogorarazi du, horrek autonomia-erkidego guztietan eta Estatuko Administrazio Orokorrean eragina baitu, Europak finkatutako bideari jarraituz.

EGKren eginkizunak eta osaera

EGK organo aholku-emailea da. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren menpe dago eta 28 kide ditu, burua, Departamentu honetako kontseilaria, barne hartuta. Organo honen eginkizun nagusia gai sozioekonomikoak arautzen dituzten foru-legeen aurreproiektuei buruzko txostenak eta irizpenak ematea da, batez ere Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuari buruzkoak eta ekonomia, zerga, lan, nekazaritza, enplegu eta gizarte-ongizate esparruetako gaiei buruzkoak, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak eskatuta edo norbere ekimenez.

EGK hurrengo hauek osatzen dute: Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariak; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariak; UGT, Comisiones Obreras, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko ordezkariak; Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuneko ordezkariak; Irache Kontsumitzaileen Elkarteko ordezkariak; Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko ordezkariak; EHNE Nafarroa nekazaritza-sindikatukoak; Nafarroako Lan Enpresen Elkarteko ordezkariak; Gurelur elkarte ekologistakoak; Nafarroako Unibertsitate Publikokoak; eta "Santa María La Real" Nafarroako Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteko ordezkariak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa