(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak biribilgune berriaren lanak finantzatuko ditu Tafallako zeharbidean osteguna, 2010.eko uztailak 29

Gehienez 513.747 euro emango ditu


Salanueva eta Alba kontseilariak, Tafallako alkatearekin.

Nafarroako Gobernuak Tafallako zeharbidean biribilgune berria eraikitzeko lanak finantzatuko ditu. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak eta Cristina Sota Pernaut Tafallako alkateak herri horretako zeharbidean biribilgune berria eraikitzeko proiektua aurkeztu dute gaur goizean. Biribilgunea Nafarroako Gobernuak finantzatuko du ia oso-osorik. Era berean, Recoletas kalearen eta Cortés plazaren arteko bidegurutzean kokatutako biribilgunearen lanak gauzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu da.

Hasierako aurrekontua 536.418 eurokoa zen. Herri Lan Departamentuak gehienez 256.185 euro finantzatuko ditu eta Toki Administrazioko Departamentuak, 257.562 euro. Azken kopuru hori Toki Inbertsioen Plan Bereziari dagokio.

Hitzarmenean bildutakoari jarraituz, Tafallako Udalak lanak gauzatzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak eskuratuko ditu, sortutako gastuak bere gain hartuko ditu, baita ukitutako zerbitzuak berriz jartzeari dagozkion gastuak ere. Horrez gain, lanen zuzendaritza teknikoa eta segurtasun eta osasun arloaren koordinazioa bere gain hartuko ditu. Lanak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kontserbazio Zerbitzuak gainbegiratuko ditu.

Lan horien bidez, biribilgune berria eraikiko da Tafallako zeharbidean, herriko 3 kale nagusiren arteko bidegurutzean, zehatz esanda, Recoletas kalea, Severino Fernández etorbidean luzatzen dena, eta Cortes plaza. Puntu horretatik aurrera NA-132 errepideak jarraitzen du (Lizarra – Tafalla – Zangoza). Era berean, hirigune zaharretik datorren kale txiki batek ere puntu horretan bat egiten du, Cuatro Esquinas kaleak.

Trafikoa biribilgune batean bezala kanalizatzen da, seinale horizontalak eta balizamenduak erabiliz. Bidegurutzearen arazoak arintzeko, biribilgunea eraikiko da, eta horretara aipatutako 4 kaleak iritsiko dira.

Proiektatu den biribilguneak oinezkoen biribilgunean 3,5 metroko erradioa du eta galtzada 9,50 m-koa da. Era berean, zoladura jarri, espaloiak drainatu, argiak jarri, hiriko altzariak berriz jarri eta ukitutako sareak eta zerbitzuak berrituko dira. Bestalde, zeharbidean egon dauden beste osagai batzuk egokituko dira, hala nola taxien geltokia, zakarrontzien ingurua, kioskoa, telefono-kabina, autobus-geltokia, etab.

Lan horien bidez Tafalla iparraldeko sarbidea hobetzeko lanak osatuko dira. Horrez gain, herri horretan hegoaldeko saihesbidea egingo da (NA-132, Lizarra-Zangoza). Nafarroako Gobernuak, atzoko saioan, uztailaren 28an, azken proiektu hori Udalez gaindiko Plan Sektoriala dela adierazi zuen. Aurreikuspenen arabera, saihesbide hori eraikitzeko lanak datorren urtearen erdialdean hasiko dira, eta hiriguneko trafikoa arindu eta hobekuntza nabarmena ekarriko dute Estellerriaren, Tafallaren eta Zangozaren arteko komunikazioen segurtasunari eta erosotasunari dagokienez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa