(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan azken hiruhilekoan 3.600 langabe gutxiago eta urtebetean 4.200 gutxiago daude ostirala, 2010.eko uztailak 30

Foru Komunitatean langabeziak Espainiako urteko beherakadarik handiena izan du (%-10,9%), eta nazioko batez bestekoak %12,2 egin du gora  


Transcripción textual del video

Nafarroan, urteko bigarren hiruhilekoan, apiriletik ekainera, 3.600 langabe gutxiago zeuden (%-9,56), eta langabezia-tasa %10,96koa zen (34.100 pertsona), Espainiako bigarren tasarik txikiena, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik (%10,40) eta Estatuko batez bestekoaren erdia ia-ia, azken hori %20,09koa baitzen, Estatistikaren Institutu Nazionalak (EIN) argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera. Gogoan izan behar da 2010eko lehen hiruhilekoko langabezia-tasa %12,32 izan zela.

Langilea

Nafarroan azken hiruhilekoan 3.600 langabe gutxiago eta urtebetean 4.200 gutxiago daude.

Nafarroan, urteko bigarren hiruhilekoan, apiriletik ekainera, 3.600 langabe gutxiago zeuden (%-9,56), eta langabezia-tasa %10,96koa zen (34.100 pertsona), Espainiako bigarren tasarik txikiena, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik (%10,40) eta Estatuko batez bestekoaren erdia ia-ia, azken hori %20,09koa baitzen, Estatistikaren Institutu Nazionalak (EIN) argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera. Gogoan izan behar da 2010eko lehen hiruhilekoko langabezia-tasa %12,32 izan zela.

Era berean, BAIko emaitzen arabera, langabeziak Nafarroan egin du behera gehien azken urtean (4.200 langabe gutxiago, %-10,9). Nazioko batez bestekoak, aldiz, %12,2 egin du gora. Gainera, EINek berak azpimaratu duenez, azken urtean okupazioak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan soilik egin du gora.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak adierazi du Nafarroarentzat "hiruhileko ona" izan dela, okupazioak eta biztanleria aktiboak gora eta langabeziak behera egin baitu. Horrez gain, kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, osagai batzuei erreparatuz Foru Komunitatea ez dago 2008. urtearen amaieran abiatutako "enplegu-galeraren bidean", joan den otsailean bide horrek joera-aldaketa izan baitzuen. Kontseilariak gogorarazi duenez, Nafarroako BPGd-k gora egin du azken hiru hiruhilekoetan, eta beste datu ekonomiko batzuek ere emaitza positiboak dituzte, hala nola Industria Ekoizpenaren Indizeak eta merkataritza balantzak.

2010eko bigarren hiruhilekoan langabeziak izan duen beherakada Espainiako bigarren handiena da, Errioxaren atzetik. Zehatz esanda, langabeziak gora egin zuen apiriletik ekainera Espainia osoan, 32.800 pertsona lanik gabe geratu ziren (%0,71). Langabeziak behera egin zuen Errioxan (%-19,55) eta Nafarroan (%-9,59) eta gora Andaluzian, Kanarietan, Gaztela eta Leonen, Valentziako Erkidegoan, Galizian eta Madrilen.

Bestalde, Nafarroak gizonezkoen taldean bigarren langabezia tasarik txikiena du (%10,50), Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik (%9,75), nazioko batez bestekoa %19,72 izanda. Nafarroak emakumezkoen taldean ere bigarren langabezia tasarik txikiena du (%11,52), Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik (%11,20), nazioko batez bestekoa %20,56 izanda.

 
Dokumentazioa:
Presentación datos EPA II Trimestre 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa