(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako Nazioarteko XIII. Ikastaroa itxi du ostirala, 2010.eko uztailak 30

Edizio honetan, Argentina eta Txileko nafar etxeetako hogei ikaslek parte hartu dute


Transcripción textual del video

Sanz Lehendakariak gogorarazi duenez, Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren helburua "erkidego honen errealitatea jakinaraztea dela, zuon arbasoena baita, behar den besteko ezagutzak eskuratu ditzazuen eta zuon herrialdeetan ikaskuntzan, lanbidean eta bizitza pertsonalean aplikatu ditzazuen". "Helburu hau bete badugu, Nafarroako Nazioarteko Ikastaroak askotarako balio izango du", adierazi du. "Horrez gain, eskuratutako ezagutzaren bidez lurralde honekiko konpromisoa, zuon arbasoena dena, indartzea lortu badugu, eta herri konprometitu, ireki, unibertsal, berritzaile eta sortzailearen irudia proiektatu badugu, gure asmoak beteta egongo dira", gehitu du.

Agintariak eta Nafarroako Nazioarteko Ikastaroko parte-hartzaileak

Sanz Lehendakariak Nafarroako Nazioarteko XIII. Ikastaroa itxi du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Nafarroako Gobernuaren egoitzako Tronu Aretoan Nafarroako Nazioarteko XIII. Ikastaroa ixteko ekitaldiaren buru izan da. Ikastaroa uztailaren 18tik 30era egin da. Ikastaro horretan Argentina eta Txileko nafar etxeetako 20 ikaslek parte hartu dute, eta horiei Foru Komunitatearen gaineko ezagutza sakonak transmititu dizkiete, hitzaldien, mahai-inguruen, bisiten, ibilaldien eta beste jarduera batzuen bidez.

Ekitaldi honetan, ikasle horiei ikastaroari dagozkion diplomak eta bekak eman dizkiete. Leku hauetako nafar etxeetako ikasleak izan dira: Bolívar (2), Buenos Aires (4), Mar del Plata (1), Mendoza (6) eta Rosario (5) Argentinan; eta Santiagoko nafar etxeko ikasleak (2), Txilen. Ekitaldian, etxe bakoitzeko ordezkariek Nafarroako Gobernuari Foru Komunitatea "in situ" ezagutzeko aukera ematea eskertu diote.

Lehendakariak ikasleei adierazi die ikastaroan eskuratutako ezagutzak haien herrialdeetako ikaskuntzan, lanbidean eta bizitza pertsonalean zabaldu behar dituztela. "Horrez gain, eskuratutako ezagutzaren bidez lurralde honekiko konpromisoa, zuon arbasoena dena, indartzea lortu badugu, eta herri konprometitu, ireki, unibertsal, berritzaile eta sortzailearen irudia proiektatu badugu, gure asmoak beteta egongo dira", gehitu du Miguel Sanzek.

Ekitaldian Alberto Catalán Higueras Gobernuaren eledunak eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Lola Eguren Apesteguía Erakundeekiko Harremanetarako zuzendariak, Crisanto Ayanz Monreal Buenos Airesgo nafar etxeko lehendakariak eta Elsa Nora Poza Diéguez Rosarioko etxeko zuzendaritza batzordeko ordezkari batek parte hartu dute.

Done Jakue Bideari eskainitako ikastaroa

Edizio honetan, ikastaroa "Done Jakue Bidearen egituraketa" izenburupean antolatu da, eta gai nagusia jakobear bidea izan da. Erromesaldia ikuspuntu askotatik jorratu da (historia, arkitektura eta arte ondarea, turismoa, etab.). Horrez gain, bidea oinarri hartuta, garapen esparru berriak ezagutarazi dira, hala nola ingurumena, energia berriztagarriak eta komunikazioak, baita emigrazio historikoarekin eta gaur egungo lankidetzarekin lotutako alderdiak ere.

Gainera, ibilaldi desberdinen bidez, merindadeko bost hiriburuak bisitatu dituzte –Lizarra, Erriberri, Iruñea, Zangoza eta Tutera-, baita Foru Komunitateko beste leku aipagarri batzuk ere, hala nola Orreaga, Aralar, Errege Bardeen Natura Parkea, Los Arcosgo abiadura zirkuitua eta Baztan.

Ikastaroaren aurrekontua 69.579 eurokoa da, 2008ko edizioan baino %28,6 gutxiago. Iazko aurrekontu osoa 97.425 eurokoa izan zen. Edizio honetan, ikastaroaren parte-hartzaileen kopuruak eta iraupenak ere behera egin dute, gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta.

 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa