(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errege Bardeetan artzaintzari laguntza berria emateko deialdia ireki da ostirala, 2010.eko uztailak 30

2010ean 400.000 eurokoak izango diren konpentsazioak eskuratzeko baldintza berriak ezarri dira


Nafarroako Gobernuak Errege Bardeetan artzaintzarako laguntza berria jarri du abian, Natura Parkearen jasangarritasuna bermatzeko. Laguntzaren deialdia 283/2010 Foru Agindura bilduta dago, "Natura 2000 Laguntzen" barruan. Laguntza horiek 2007-2013 Nafarroako Landa Garapeneko Programara bilduta daude, 2004-2008 aldian aplikatutako laguntza gaurkotzen du eta zenbait aldaketa esanguratsu sartzen ditu. Horren bidez, lurraldearene kudeaketa antolatuagoa egingo da eta Natura Parkeko ingurumen balioak hobeto kontserbatuko dira.

Araudian artzaintzarako murrizketak ezarri dira. Hori dela eta, laguntzaren bidez abeltzainei konpentsatu nahi zaie, batez ere bi alderdiri dagokienez: ezin da artzaintzan aritu 700 abelbururekin baino gehiagorekin, eta ezin da aprobetxamendurik egin zenbait alditan (debekualdiak). Era berean, araudiak lurrraldearen antolamendu berria ezarri du abeltzaintza barrutien aprobetxamendurako.

2010. urtean laguntza 400.000 eurokoa da eta 70 pertsona inguruk lortuko dituzte onurak. Konpentsazioa hartzen dutenek bost urtez abeltzaintza barruti baten esleipena mantentzeko konpromisoa hartzen du. Errege Bardeak, lurraldearen kudeatzaileak, abeltzain bakoitzari esleitzen dio zer barrutitan egingo duen aprobetxamendua bere artaldeak.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa