(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak modu positiboan baloratu ditu Nafarroari dagozkion BAIren azken datuak ostirala, 2010.eko uztailak 30

Nazioko lan-eraldaketa alderdi politikoen eta gizarte eragileen arteko akordioan oinarritzeko beharra nabarmendu du


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Nafarroako Jauregian egon da gaur goizean gaurkotasuna duten hainbat alderdi baloratzeko: 2010eko bigarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuak, Estatistikaren Institutu Nazionalak (EIN) gaur jakinarazi dituenak, lan-eraldaketa eta espetxe-politika.

Sanz Lehendakaria

Sanz Lehendakariak gaurkotasuna duten hainbat alderdi baloratu ditu.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Nafarroako Jauregian egon da gaur goizean gaurkotasuna duten hainbat alderdi baloratzeko: 2010eko bigarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuak, Estatistikaren Institutu Nazionalak (EIN) gaur jakinarazi dituenak, lan-eraldaketa eta espetxe-politika.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Nafarroako Jauregian egon da gaur goizean gaurkotasuna duten hainbat alderdi baloratzeko: 2010eko bigarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuak, Estatistikaren Institutu Nazionalak (EIN) gaur jakinarazi dituenak, lan-eraldaketa eta espetxe-politika.

BAIri dagokionez, Miguel Sanzek modu positiboan baloratu ditu Foru Komunitateari buruzko azken datuak. Inkestaren arabera, Foru Komunitateko langabezia tasa %10,96 da, nazioko batez bestekoaren ia erdia, azken hori %20,09 baita. Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa Espainian langabeziarik gutxien duten autonomia-erkidegoak dira. Lehendakariaren iritziz, Nafarroaren kasuan, tasa hori "UPNk eta PSNk Foru Komunitateko gizarte-eragileekin lortutako itunaren eta adostasunaren emaitza da".

Hain zuzen ere, Lehendakariaren ustez, itun hori beharrezkoa da edozein lan-eraldaketa egiteko, hala nola Diputatuen Kongresuko Lan Batzordeak atzo onetsi zuena: "Nafarroako Gobernuari gaizki iruditzen zaio lan-eraldaketa moduan atera dena, ez edukiarengatik, ezpada ekonomia eta gizarte eragileen eta politikarien babesa ez duelako, eta hori funtsezkoa da eraldaketa garrantzitsu guztietan"- adierazi du Lehendakariak. Horrez gain, Lehendakariak gehitu duenez, "gaizki ibiliko dira itunik egiten ez badute, ondorioak herritarrek ordaintzen baitituzte, gehiengodun alderdien negoziazio-gaitasun urria ikusita etsituta baitaude".

Gobernu zentralaren espetxe-politikari dagokionez, Sanzen esanetan, "UPNren Gobernua, terrrorismoaren aurkako politikan, betiko lekuan dago: biktimen eta horien duintasunaren eta justiziaren ondoan". Era berean, Lehendakariak "gaitz hori ezabatzeko" batasun politikoa lortzea beharrezkoa dela adierazi du, eta Nafarroako Alderdi Politikoari esan dio Barne Ministerioarekin izandako elkarrizketen inguruan zerbait argitzea behar badu, Alfredo Pérez Rubalcabarekin zuzenean hitz egin dezala.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa