(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eguzkiari eta beroari esker baratzeko laboreak garatu eta heldu egin dira astelehena, 2010.eko abuztuak 2

Lehorreko zerealen eta lekadunen uzta datorren astean amaitzea espero da


Uztailaren 23tik 30era ziertzoa izan da nagusi. Egun gehienak eguzkitsuak eta tenperaturak aldi honi dagozkionak izan dira, eta euri gutxi egin du, iparraldean eta mugako inguruetan izan ezik, leku horietan zenbait egunetan egon baitira hodeiak eta euria. Baratzeko laboreetarako gorabeherarik gabeko astea izan da, eta eguzkiari eta beroari esker laboreak garatu eta heldu egin dira.

Ildo horretatik, lehorreko zerealen eta lekadunen uzta amaitzen ari da, eta eguraldiak laguntzen badu, lanak datorren astean amaituko dira. Era berean, zereala ekoizten duten eskualdeetan izandako azken prezipitazioei esker, hurrengo kanpainarako ereiteko lurrak prestatzen hasi dira.

Horrez gain, galtzuarekin fardoak egiteko lanetan buru-belarri ari dira, gerora biltegietan pilatzeko edo kamioietan kargatzeko, biomasa egite aldera edo animaliak elikatzeko. Kanpaina hau etekin eta ekoizpen oso onak ematen ari da.

Udako lehorreko laboreei dagokienez, aipatzekoa da orain arte ipar-mendebaldeko eta Pirinioetako eskualdeetako abeltzaintza-inguruetan bazka-artoak duen potentzial ona. Bazka-artoa luzetarako hazkunde-prozesuan murgilduta dago, eta euri hauekin neurri begetatibo garrantzitsua lortzea eta loretzen hastea espero da. Inguru hauetan labore horri eskainitako azalera egonkorra da.

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa