(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karlismoaren Museoak abuztuan eta irailean bisita gidatuak egingo ditu astelehena, 2010.eko abuztuak 2

Betiko moduan, bisitak hilabeteko lehenengo larunbatean egingo dira: abuztuaren 7an eta irailaren 4an, 16.30ean eta 17.30ean


Lizarrako Karlismoaren Museoak abuztuan eta irailean ere bisita gidatuak egingo ditu. Bisita gidatuak hilabeteko lehenengo larunbatean egiten dira. Abuztuan bi bisita egingo dira: 16.30ean gaztelaniaz eta 17.30ean euskaraz. Horrez gain, irailaren 4an bi bisita egingo dira, biak gaztelaniaz, 16.30ean eta 17.30ean.

Karlismoaern Museoa Nafarroako Gobernuak egin eta finantzatu duen azpiegitura da. Foru Komunitatean ordezkaritza duten talde politiko guztien babesa izan du. Zentro hori irekita, Nafarroan karlismoarekin lotuta dauden eta balio historiko eta artistikoa duten materialak kontserbatu, erakutsi eta zaharberritu daitezke, eta era berean, mugimendu horri buruzko ikasketa-zentroa bultzatzen da. Museoaren egoitza Lizarrako Gobernadorearen Jauregi zaharra da. Eraikin hori Juan de Echávarri y Larráinek enkargatu zuen 1608 eta 1613. urteen bitartean, eta Nafarroako Gobernuak oraintsu zaharberritu du.

Jauregiaren ondoan eraikin berria egin da, bulegoetarako eta dokumentazio zentrorako. Lehen solairuan erakusketa iraunkorra dago, karlismoaren historiari buruz, sorreratik 1939ra arte, eta Nafarroan interes karlista duten ibilbide batzuei buruzko informazioa ematen da. Solairu horretan, adibidez, "Karlos Maria Isidro Borboikoaren erretratua" koadroa ikus daiteke, Karlos V.a erregegai karlistarena, Vicente Lópezek egindakoa. Koadroa Pradoko Museoak laga du bost urterako gehienez.

Bestalde, behe solairuan iraupen luzeko aldi baterako erakusketak daude (erakusketa bat urtean, Aste Santutik abendura). Karlismoaren alderdi zehatzak edo karlismoari lotutako alderdiak sakonduko dira.

Karlismoaren Museoa asteartetik larunbatera irekita dago, 10etatik 14etara, eta 16etatik 19etara, eta igande eta jaiegunetan 11etatik 14etara. Astelehenetan itxita egoten da. Argibideetarako

: www.museodelcarlismo.navarra.es edo 948 55 21 11.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa