(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

563 irakaslek plaza lortu dute irakaskuntzako oposizioan asteartea, 2010.eko abuztuak 3

Nafarroa da hezkuntza arloan enplegu publikoaren eskaintza handiena duen autonomia-erkidegoa


Nafarroako Gobernuak irakaskuntzako 565 plaza betetzeko deitutako enplegu publikoaren eskaintzan 563 irakaslek plaza lortu dute. Bi plaza (fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak eta frantsesa euskaraz) hutsik geratu dira, aurkeztutako hautagaiek ez baitute oposizioa gainditu.

Ariketa guztietara aurkeztu diren 3.238 irakasleetatik 1.639k oposizioa gainditu dute (%50,62). Modu horretan, 1.076 hautagai lehentasunezko zerrendan sartu dira, proba guztiak gainditu eta gero. 1.599 irakaslek (ariketa guztietara aurkeztu direnen %49,38) ez dute oposizioa gainditu eta, beraz, kontratazioko zerrenda orokorrean sartu dira.

5.490 irakasle onartu zituzten enplegu publikoaren eskaintzan. Horietatik 3.602 probetara aurkeztu ziren (onartutakoen %65,61) eta 3.238k ariketa guztiak egin zituzten (aurkeztutakoen %89,89).

Gogoan izan behar da 501 plaza eskaini zirela (361 gaztelaniaz eta 140 euskaraz) Bigarren Hezkuntzarako, 33 Lanbide Heziketako irakaskuntza teknikorako, 14 Musika eta Arte Eszenikoetarako, 9 Hizkuntza Eskola Ofizialetarako, 6 Arte Plastikoetarako eta Diseinurako, eta 2 Arte Plastikoen eta Diseinuaren Tailerrerako.

Hezkuntza Departamentuak 2007tik 2.179 plaza eskaini ditu guztira, irakasleen kidegoan zein Bigarren Hezkuntzako irakasleen artean, behin-behinekotasunaren tasa murrizteko. Modu horretan, Nafarroa gaur egun Hezkuntza arloko enplegu publikoaren eskaintzarik handiena duen autonomia-erkidegoa da, eta ziurrenik HLOren (Hezkuntzaren Lege Organikoa) aldi iragankorra amaitzean behin-behinekotasunaren tasarik txikiena izango du, %8ren azpitik.

Dokumentazioa:
Cuadro de la oferta pública de empleo 2010 en Educación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa