(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ia 6.000 etxetresna erosteko diru-laguntza eman du Renove 2010 Planaren bidez asteartea, 2010.eko abuztuak 3

620.000 euroko funtsak astelehen honetan agortu dira, plana abian jarri eta hilabetera


Nafarroako Gobernuak 5.876 etxetresna erosteko diru-laguntza eman du, Etxetresnen Renove Planera bildutako laguntzen bidez. Kanpainaren barruan gehien saldu dituzten tresnak A motako garbigailuak, 2.338, eta A+ motako hozkailuak eta konbinatuak, 1.863, izan dira.

620.000 euroko funtsak astelehen arratsaldean, abuztuaren 2an, agortu ziren, uztailaren 1ean plana abian jarri eta hilabetera. Kalkuluen arabera, 3 milioi euroko salmentak egin dira.

Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak emandako laguntzak 105 eta 125 euro bitartekoak izan dira, etxetresna motaren arabera eta, batez ere, efizientziaren eta energia-aurrezkiaren arabera.

Renove Planaren bidez, hurrengo hauek egin nahi dira: etxebizitzetan energia elektrikoaren kontsumoa eta argiaren ordainagiria murriztu; etxetresnen parkea modernizatu; eta herritarrak energia modu eraginkorrean erabiltzeko kontzientziatu. Horretarako hozkailuak, izozkailuak, hozkailu konbinatuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak eta indukziozko sukaldeak A, A+ eta A++ motako tresnekin ordezteko diru-laguntzak eman dira.

Bosgarren edizio honetan, Foru Komunitate osoko 169 denda entitate laguntzaileak izan dira. Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak merkataritza-sektorearen parte-hartzea eskertu du eta, zehatz esanda, herritarrek planaren aurrean erakutsitako "harrera ona". Kanpaina IDAErekin (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua) batera egin da.

Ildo horretatik, azpimarratzekoa da energiaren erabilera efizienteari buruzko kontzientziazioa eta aurrezki kanpainak Foru Komunitateko energia-politikaren oinarrizko tresnak direla.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa