(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

21.635 pertsona izan dira Oliteko XI. Antzerki Klasikoko Jaialdiko 53 emanaldietan asteazkena, 2010.eko abuztuak 4

2005etik laukoiztu egin da hurbildu direnen kopurua


Antzezlana

21.635 pertsona izan dira Oliteko XI. Antzerki Klasikoko Jaialdiko 53 emanaldietan.

Oliteko XI. Antzerki Klasikoko Jaialdiaren edizioak, Nafarroako Gobernuak antolatutakoa Kultura eta Turismo-Institución Príncipe de Viana Sailaren bidez, Oliteko Udalaren, Kultura Ministerioaren eta Autopistas de Navarra-ren babesarekin, 21.635 ikusle bildu ditu aurten, iaz baino 1.370 pertsona gehiago.

2005ean Nafarroako Gobernua Jaialdiaz arduratu zenetik, laukoiztu egin da hurbildu direnen kopurua, 5.088 urtean eta 21.635 gaur egun. Publikoaren hazkunde horren arrazoien artean aipatzekoa da Cava-ren okupazio osoa; izan ere, leku horretan, asteburuetan ez ezik, gainontzeko egunetan ere ikuskizunak antolatu ziren. Edizio honetan 23 konpainia izan dira Oliten, iaz baino bi gehiago, eta 53 emanaldi eskaini dira.

Halaber, "moda eta klasikoak" erakusketa izan da; eta espazio berriak zabaldu dira, esaterako, Uxue inguruko udalerrian. Horrez gain, aipatzekoa da aurten programazioa zabaldu egin dela. Ikuskizun handi guztiak bete egin dira eta sarreren aurretiazko salmenta agortu egin zen jaialdia amaitu aurretik. Jaialdiaren aurrekontu osoa 782.050 eurokoa izan da.

Ekitaldi honen helburu nagusia antzerki klasikoko ekoizpen onenak publikoari hurbiltzea da; halaber, antzerki klasikoari buruzko elkargune, komunikazio eta trukatze foroa. Horrez gain, jaialdia kanpora hedatzen ari da, zehazki aurten, ALT antzerki talde galiziarrak, 10 jaialdi europar proposatu ditu proiektu komun batean, besteak beste, Oliteko Jaialdia.

Azkenik, gogorarazi behar da 2009an, Oliteko Antzerki Klasikoko jaialdiak ADE-ren (Eszena Zuzendarien Elkartea) "Tarasca Saria" irabazi zuela, Madrilgo Espainiako Antzokian emandakoa.

Edizio honetako berrikuntzak

Edizio honetako berrikuntzarik nagusiena nazioarteko obrak biltzea izan da, esaterako, "Macbeth" ikuskizuna, Europan zehar arrakasta izaten ari den obra.

Beste berrikuntzetako bat Jaialdirako espazio berriak zabaltzea izan da, besteak beste, Cantarería plaza, udal kiroldegia, Santa Mariako klaustro exentua, Lorategi Zaharreko barrualdea edo Uxueko eliza.

Bestalde, "El vino del personaje" edo "Cómo contar clásicos a los niños" bezalako programak egonkortu dira, eta publikoak eta kritikak "El Museo de los Horrores Teatrales" itzultzea eskatzen dute, Oliteko gazteluko egoitzak eszenatokitzat erabiltzen dituena.

Era berean, aipatzekoa da "e-class(2)" Klasikoen Inguruko Arte Dramatikoko Goi Eskolen Bigarren Topagunea"-ren egonkortzea, eta horri esker, goi mailako eskola horien ikastaro amaierako helburua Oliten jardutea izan da, eta horretarako hurrengo edizioetan esperientzia errepikatzeko interesa erakutsi dute. Aurten Gaztela-Leon, Kanariak eta Marilgo RESAD izan dira bertan.

2010erako beste helburuetako bat, aipatu bezala, formatu handiko ikuskizunek La Cava eszenatokian okupazio handiagoa hartzea izan da, espazioa asteburuetan soilik ez erabiltzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa