(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztaila ohi baino hilabete beroagoa izan zen asteazkena, 2010.eko abuztuak 4

Ekainean bezala, aipatzekoa eurien banaketaren aldakortasuna


Aurreko bi hilabetetan ez bezala, uztaila ohi baino beroagoa izan da. Ekainean bezala, aipatzekoa eurien banaketa geografikoaren aldakortasuna, zonalde batzuetan %25 baino gutxiago eta beste batzuetan %250 baino gehiago. Hilean zehar, urtegi nafarren erreserba hidrikoa %76tik %68ra jaitsi zen.

Hilean jasotako euriak oro har noizbehinkakoak izan dira, kopuru txikikoak, eta bereziki kantauri aldeko zonaldean izan dira. Salbuespen gisa, aipatzekoa 2, 20, 21 eta 22 egunetan erregistratutakoak lurraldeko zonaldeetara zabaldu zirela. Esanguratsuak 20 eta 21eko batez bestekoak, ekaitz fenomenoen ondorioz. Zehazki, 20 egunean intentsitateak oso altuak izan ziren, eta Iruñea eta Zarrakazteluko estazioetan 10 minutuko euriak neurtu ziren, 24,7 eta 21,6koak hurrenez hurren.

Euri ugarien ondorioz, Iruñea eskualdean eta Zarrakaztelun kalteak izan ziren eraikinen behe aldeetan, eta errepide batzuk aldi baterako moztu ziren.

Ekaitz fenomeno horien ondorioz, aldakortasuna izan da lurraldean banaketari dagokionez, ezaugarri sikuko zonaldeak, hurbileko hezeekin tartekatuta. Geografiaren ekialdeko zonalde zabalean, euri ehunekoak %150 baino gehiagokoak izan dira, batzuetan 3 behatokitan %250 gaindituta. Aitzitik, kantauri aldeko behatoki batzuetan ez da ohiko %25 lortu. Lurralde osoa aztertuta, baieztatu daiteke euriak batez bestekoaren azpitik izan direla.

Aurtengo nekazaritza urtean metatutako euriak batez besteko baloreen %80 eta %120 artean mantendu dira, eta balore baxuagoak izan dira Behe Erriberan eta kantauri aldekoan.

Hilean zehar tenperatura aldaketa gogorrak gertatu dira. Ia lurralde osoan batez besteko hileko tenperaturak batez bestekoaren goitik mantendu dira. Ipar erdialdean 0 eta 1ºC arteko anomalia termikoak nagusitu dira eta, aitzitik, hegoaldeko behatoki gehienetan 1ºc baino handiagoak izan dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa