(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009-2010eko kanpainako zerealen produkzioak % 15 gora egin du aurreko kanpainarekin konparatuta osteguna, 2010.eko abuztuak 5

Hala adierazi du gaur goizean EVENAk antolatutako balantzaren urteko jardunaldian


2009-2010eko kanpainaren zerealen produkzioa, Nafarroan, 733.000 tonetara iritsi zen. Horrek % 15eko igoera suposatzen du aurreko kanpainarekin konparatuta, baita % 10eko igoera ere, batez besteko historikoarekin konparatuta. Hala adierazi da gaur goizean Oliteko EVENA estazioko egoitzan (Estación de Viticultura y Enología de Navarra), zerealen kanpainako balantzearen urteko jardunaldian zehar, ITG Nekazaritzak antolatuta.

Jesús Maria Echeverría Landa Garapenerako zuzendari nagusia jardunaldiari hasiera emateaz arduratu da. Bertan 120 lagun bildu dira zerealen kooperatibetako eta Nafarroako nekazaritza elkarteetako teknikarien eta zuzendarien artean. Jardunaldian, kanpainako balantzeaz gain, belar gaiztoak kontrolatzeari edo udazkenean ereiteko orientazioei buruzko gaiak ere aztertu dira.

Jardunaldi-hasieran, Echeverría jaunak aipatu du merkatu-haztegi berriak bilatu behar direla produkzioetarako, eta bertaratutakoei produkzio-baliabideen eraginkortasuna areagotzeko formulak bilatzera animatu die, CUMA's, kooperatibetako produkzio atalen, etab. bidez. Halaber, azpimarratu du eskaintza kooperatiben sektorean murgiltzen jarraitu behar dela, nazioartera ateratzea gertuko etorkizunean gainditu beharreko erronkatzat joaz.

ITG Nekazaritzako teknikariek burututako ekarpenen ondoren, eztabaida bat antolatu da. Bertan, produktoreek euren kezkak aditzera eman dituzte, NBPren araudi berriari buruz (2013. urtetik aurrera espero da) edo fitosanitarioetako baimendutako materia aktibo ugari desagerrarazteari buruz, besteak beste

.

Jardunaldia, zehatz-mehatz 

 

ITG Nekazaritzak positiboki baloratu ditu 2009-2010eko kanpainaren zifrak. Bere teknikariek azaldu dute eguraldia, oro har, ona izan dela, neguan Behe Mendian euri gehiegi egin badu ere edo Erriberan martxoan eta apirilean ohiko lehortea eman bada ere. Ekainean, ohi ez bezala, izandako euriei eta tenperatura epelei esker, garia zonalde guztietan heldu egin da.

Gari biguna zonalde guztietan emaitzarik hoberenak izan dituen laborea izan da. Hori dela eta, labore-azalera handitzearekin batera (% 22 gehiago), produkzioak igoera nabarmena izan du, % 35, zereal honi dagokionez, aurreko kanpainarekin alderatuta.

Garagarra hezetasun gehiegirekiko sentikorragoa da, horregatik emaitzak okerragoak izan dira gune hezeetan eta hobeak, berriz, Nafarroako erdialdean. Aurreko kanpainarekin konparatuta, azalera murriztu du (% 9 gutxiago). Hala ere, bere produkzio orokorrak % 4 egin du gora, 2009. urtearekin alderatuta.

Bestalde, aukerako laboreek ere (koltza, ilarra eta babak) oso emaitza interesgarriak izan dituzte eta teknikarien esanetan espero da horrek labore horiek landatzera eta uneko monolaborantzaren intentsitatea gainditzera bultzatzea.

Kanpaina honetan, Erdialdeko belar gaiztoek eragindako kutsaduraren arazoak eta gune euritsuetako berrereintzako garietan emandako oin gaitzaren (onddo mota bat) arazoak garrantzitsuenak izan dira berriz. Bi arazoak estu lotuta daude uneko monolaborantzako sistemarekin, udazkeneko oso erein goiztiarrekin eta azaleko lur-lantzeekin. Kausa horiek eragindako uzta-galerek % 50etik gora egin dute zenbait lur-zatitan.

Kanpainaren datuez gain, adierazi den bezala, ITG Nekazaritzak udazkeneko ereiteetarako zenbait orientazio aurkeztu du, besteak beste: laborantzak dibertsifikatzea, ereite eta lur-lantze datak errendimenduak hobetzeko eta belar gaiztoen arazoei aurre egitea lugorriarekin edo ekilorearekin, ereiteak atzeratzea edo lur-iraulketari berriz ekin egitea. Horri dagokionez, jardunaldian, belar gaiztoen arazoei dagokienez, horietako neurrietako batzuk hartu behar direla esan da, borroka kimikoaren osagarri bezala.

Azkenik, jardunaldian GIS sistemaren proiektua ere aztertu da. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua aipatutako proiektuan lan egiten ari da, eta haren bidez, Interneten labore bat edo beste landatzea erabakitzerakoan lagungarri izan daitekeen hainbat erreminta abian jarri nahi du. Ongarritze fosfopotasikoa eta ongarritze nitrogenatua aurkeztutako lehenengo bi erremintak dira, eta era horretan, zehaztasun-nekazaritzako lehenengo eredu praktikoak abian jarri dira. Horiei esker, ezagutza hedatuko da eta produkzio baliabideak erabili eta ingurumen inpaktuak murriztuko dira, modu eraginkorragoan.

Azkenik, jardunaldian GIS sistemaren proiektua ere aztertu da. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua aipatutako proiektuan lan egiten ari da, eta haren bidez, Interneten labore bat edo beste landatzea erabakitzerakoan lagungarri izan daitekeen hainbat erreminta abian jarri nahi du. Ongarritze fosfopotasikoa eta ongarritze nitrogenatua aurkeztutako lehenengo bi erremintak dira, eta era horretan, zehaztasun-nekazaritzako lehenengo eredu praktikoak abian jarri dira. Horiei esker, ezagutza hedatuko da eta produkzio baliabideak erabili eta ingurumen inpaktuak murriztuko dira, modu eraginkorragoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa