(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Informazio Terapeutikoari buruzko Aldizkaria zientzia arloko nazioarteko datu-base batean sartu dute ostirala, 2010.eko abuztuak 6

Lehen mailako Arreta Zerbitzuak 1993. urtean sortutako tresna da, eta hemendik aurrera mundu osoko medikuei lagunduko die


Nafarroako Informazio Terapeutikoari buruzko Aldizkaria (BIT) eta Foru Komunitatean egindako medikamentu berrien ebaluazio-txostenak zientzia arloko TRIP database nazioarteko datu-basean sartu dituzte duela gutxi. Britainia Handian sortutako bilatzailea da, eta kalitate zientifiko handiko informazioa aurkitzen laguntzen die mundu osoko medikuei, beren beharrei erantzuteko; hortaz, Lehen Mailako Arretak 1993. urtean sortutako tresnari egindako goraipamen garrantzitsua da.

Informazio horren berri emateko eta azaltzeko, Cristina Ibarrola Lehen Mailako Arretako zuzendaria eta Juan Erviti, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren Aholkularitza Ataleko burua eta farmazialaria, izan dira gaur goizean Osasun Departamentuan.

TRIP datu-baseak hilean 500.000 kontsulta inguru izaten dira, eta haietatik, %70, osasun arloko profesionalek egiten dituzte; gainerako %30 publikoak oro har egiten ditu. Informazio-iturri honen berezitasunetako bat da basean jasotzen diren argitalpenen kalitatea sailkatzen duela. BITen kasuan, kalifikaziorik handiena eman zaio ("highest level of evidence").

Informazio Terapeutikoari buruzko Aldizkariaren historia

BIT 1993. urtean sortu zuten, eta xede nagusia Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuei terapia farmakologikoari buruzko informazioa eskaintzea izan zen. Lehen Mailako Arretako Zuzendaritzak argitaratzen du, eta erredaktoreen batzordea ospitaleetako zein Lehen Mailako Arretako medikuek eta farmazialariek osatzen dute. Horrez gain, metodologian aditua den pertsona batek ere parte hartzen du. Haiek guztiek interes-gatazken deklarazio publiko bat sinatzen dute, eta horren ondorioz, irakurleari gardentasun-politika ematen diote. BIT Medikamentuen Informazio Aldizkarien Nazioarteko Sozietateko kidea da ( www.isdbweb.org ). Bertsio elektronikora harpidetu daiteke, doan, Internet bidez ( www.bit.navarra.es ).

Gaur egun, urtean 200.000 bisita inguru ditu. 2007ko urtarrilean bertsio bat sortu zen ingelesez, eta horri esker, munduan gehiago hedatu da BIT. Bisita gehienak Espainiatik egiten dira, baina beste Herrialde batzuetatik egindako bisita kopurua handitzen ari da. BITera egindako bisiten laurdena Latinoamerikako herrialdeetatik egiten da. Ipar Amerikako erabiltzaile kopurua ere handitzen ari da, eta gaur egun, %12 dira. Espainiatik kanpo, BIT gehien irakurtzen duten herrialdeak hauek dira, ordena honetan: Mexiko, Argentina, Portugal, Kolonbia, Peru, Txile, Estatu Batuak, Kanada eta Irlanda.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa