Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Berme moduan emandako laguntzak dira, enpresek beraien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa berreskura dezaten
Nafarroako Gobernuak bost hitzarmen sinatu ditu, orain arte, kutxa eta bankuekin, gaur egungo krisi ekonomikoa dela-eta zailtasunetan dauden enpresen finantzazioa erazteko. Hitzarmen horiek sinatu dituzten erakundeak hauek dira: Caja Navarra, Caja Rural, Caja Laboral, IberCaja eta Banco Popular.
Haietan Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren eta sinatu duten finantza-erakundeen arteko lankidetza nola garatu behar den eta zein baldintzetan ezartzen da, Foru Gobernuaren bermea jaso duten Nafarroako enpresei maileguak emateko. Orain arte, 31 enpresek lortu dute.
Begoña Urien Angulo Enpresako zuzendari nagusiak adierazi du bermeak ematean Nafarroako Gobernuak zailtasunak dituzten enpresa gehiagori lagun diezaiekeela, eta batez ere, erraztasun handiagoarekin lor dezaketela bankuek eta aurrezki-kutxek eskaintzen duten finantzazioa; izan ere, berak dioenez, "bakarrik egongo balira askoz ere zailagoa" izango litzateke.
Halaber, nabarmendu du Krisiaren kontrako Planaren bermeen lerroa harrera "ona" izaten ari dela enpresen sektorean, eta banku-erakundeak laguntzeko prest agertu direla
Zailtasunak dituzten enpresei emandako laguntzak
Gogoratu behar da laguntza hori, urriaren 31 arte eska daitekeena, ez dela enpresa guztietarako; zailtasun ekonomikoak dituzten enpresetarako bakarrik da, beraien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa berreskura dezaten. Funtzionamendu normala izateko beharrezkoak diren eragiketak egin ezin dituzten enpresetarako dira hain zuzen. Horrela, negozioen zifraren zenbateko garbiaren jaitsiera nabarmena eta ez ordaindu kopuru eta zorpetze maila handia dutela egiaztatu behar dute.
Laguntza lortzeko, enpresek sektore hauetako batean egon behar dute jardunean: zenbait erauzketa industria, manufakturakoak eta informazio eta komunikaziokoak; energia berriztagarrien zenbait iturri aprobetxatzen dutenak; hondakinen tratamendua eta ezabapena; ingeniaritzako zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin zerikusia duten bestelako jarduerak; ikerketa eta garapena eta diseinu espezializatuko jarduerak.
Emandako edo bermatutako maileguaren gehieneko zenbatekoa enpresa langile kopuruaren arabera ezartzen da. Gehienez, 600.000 eurokoa izan daiteke
Oro har, laguntza mailegu-bermetarako berme moduan emango da. Kasu honetan, finantza-erakundeak emango du eskatutako finantzazioa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak onartu ondoren. Salbuespen moduan, bide arruntaren bidez finantzazioa lortu ezin duten enpresek mailegu moduan jasoko dute laguntza, Enpresak Sustatzeko Zerbitzuak haien egoerak baloratu ondoren.
Informazio gehiago 2010eko otsailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), 24. zenbakian.