(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak Cigaren “Estudio de busto desnudo masculino” koadroa izango du ikusgai abuztuan ostirala, 2010.eko abuztuak 6

Lanaren erakusketa Nafarroako pintorearen heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapena egiteko ekitaldietako bat da


Cigaren koadroa

Nafarroako Museoak Cigaren “Estudio de busto desnudo masculino” lana izango du ikusgai abuztuan. ( irudia handitu )

Javier Ciga Echandi iruindar pintorearen berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta, eta Nafarroako Gobernuak horren oroitzapena egiteko antolatutako zenbait ekitaldiren barruan, abuztuan "Estudio de busto desnudo masculino" lana izango da ikusgai

Nafarroako Museoan  

Lana 1912. eta 1914. urteen artean margotu zuen, eta 44 x 37 zentimetroko mihisean egindako olio-pintura da. Estudio akademikoa da, errealista, pintorea Parisen egon zenean, 1912. eta 1914. urteen artean, Academia Julián ospetsuan egindakoa.

Madrilen prestatzen egon zenean dagoeneko (1909-1911), Cigak biluziak eta erretratuak margotu zituen. Lan honetan, hain zuzen, biak konbinatzen ditu, eta bi generoak menperatzen zituela erakutsi zuen. Biluziei dagokienez, eskaiolazko ereduetan oinarrituz egindako zenbait marrazki nabarmen daitezke. Bi sexuak landu zituen eta marrazketan, argiaren azterketan eta bolumenetan zuen trebetasun aparta erakutsi zuen.

Erretratuan agertzen den gizonaren begirada galdua -ez dakigu nor den-, Cigak pertsonaiak beren baitan bilduta daudela adierazteko zuen gaitasunaren erakusgarria da. Irudiak hondo neutro eta iluna du, eta itxura biguna duen gizonaren tonu nakar eta larru kolorea nabarmentzen dira.

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa