(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilaria Fiteroko ikastetxe publikoaren lanak ikustera joan da, dagoeneko nahikoa aurreratuta daudenak ostirala, 2010.eko abuztuak 6

Lanek, zentroko isolamendu termikoa hobetuko dutenek, 200.000 euroko aurrekontua dute


Catalán kontseilariak Fiteroko ikastetxe publikoaren obrak bisitatu ditu

Catalán kontseilariak Fiteroko ikastetxe publikoaren obrak bisitatu ditu, eta gaur egun, nahikoa aurreratuta daude ( irudia handitu )

Fiteroko "Juan de Palafox" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren lanak nahikoa aurreratuta daude dagoeneko, gaur goizean, Hezkuntzako kontseilari Alberto Catalán Higuerasek egiaztatu duen moduan. Erriberako ikastetxe honetara egindako bisitan, Pachi Yanguas Fernandez udalerriko alkatea ere izan da.

Jarduera 2012 Nafarroako Planean jasotzen da, eta 200.000 euroko aurrekontua da. Helburua gelen isolamendu termikoa hobetzea da.

Zehazki, kirol pista nagusira heltzen den korridorearen isolamendua hobetuko da (lehen fasean bi hegal itxi zituzten, eta orain gainerakoak gauzatzen ari dira). Horrez gain, gelen ateak aldatu, estalkiaren isolamendua hobetu eta sarbide nagusiaren korridorean, harrera-leku bat jarriko dute, atezaindegia eraikitzeko.

Lanak oporraldian egiten ari dira, eta ikasturtearen hasierarako bukatzea aurreikusi dute. Gogoratu behar da aurreko urtean (2009-2010) 169 ikasle matrikulatu zirela. Ikastetxeak 4.500 m²-ko azalera du, eta kirol eremua eta estalitako frontoi bat ditu

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa