(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,2 milioi euroko gastua onartu dute nekazaritzako elikagaien 21 industriatan inbertsioak egiten laguntzeko astelehena, 2010.eko abuztuak 9

Laguntzei esker, titularrek 17,4 milioi euroko inbertsioak egin ahalko dituzte


Nafarroako Gobernuak erabakia hartu du gaurko saioan. Horren bitartez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari baimena ematen zaio 2,2 milioi euroko urte anitzeko gastuak egiteko, 2012. ekitaldian zordunduta, Landa Garapeneko 2007-2013 Programaren barruan. Hori guztia, nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzeko, nekazaritzako elikagaiak transformatzeko eta komertzializatzeko, akuikulturaren sektorean inbertitzeko eta arrantzarako produktuak transformatzeko eta komertzializatzeko laguntzen deialdiaren 21 eskaera bideratzeko.

Laguntza hauen xedea da nekazaritza eta basogintzako produktuen lehiakortasuna hobetzea, balio erantsi handiagoa duten kalitate oneko produktuak sustatuz;, transformazioan eta komertzializazioan eraginkortasuna hobetuz, modernizatuz eta teknologia berriak, prozesu, sistema eta produktu berritzaileak erabiliz. Hartarako, ekoizle eta industriaren arteko lankidetzan laguntzeko estrategia ezarriko dute, lan-segurtasuna hobetu, ingurumena babestu eta animalien higienea eta ongizatea zainduko dute. 

Guztira 21 enpresari emango diete laguntza, eta horri esker, 17,4 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango dituzte.
Dokumentazioa:
cuadrodesarrollorural.xls

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa