(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euro inbertituko ditu Sarrigurengo Ikastetxea (Egues) handitzeko lanetan

astelehena, 2010.eko abuztuak 9

Beste bi linea sortuko dituzte Lehen eta Haur Hezkuntzan


Sarrigurengo Ikastetxe Publikoa

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euro inbertituko ditu Sarrigurengo lkastetxe Publikoa (Egues) handitzeko lanetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gehienez, 1,7 milioi euro bideratuko ditu Sarrigurengo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa (Eguesen) handitzeko lanetan. Jarduera hori 2012 Nafarroako Planaren barruan jasotzen da, eta horri esker, beste bi linea sortuko dira maila bakoitzean, gaur egun dituen hiruez gain. Hartarako, bi eraikin eraikiko dituzte gaur egungo Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinei atxikita.

Gaurko saioan Foru Gobernuak baimena eman dio Ikuskapen eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza eta gauzatzea kontrata ditzan. Sistema horri "giltza eskura" esaten zaio, eta bi espediente batzeko aukera ematen du. Horrela, eraikitzeko epeak laburtzen dira. Lanak 2011ko irailerako bukatzea aurreikusita dago.

Proiektuan, gutxienez, espazio hauek jaso beharko dira: Haur Hezkuntzako sei gela (bakoitza 55 m²-koa) eta Lehen Hezkuntzako hamabi gela (50 m²), informatika-gela bat (50 m²) eta ikasleak banatzeko bi gela (25 m²), zortzi komun (lau Lehen Hezkuntzarako, hiru Haur Hezkuntzarako eta bat ikasleentzat) eta garbiketa-gela bat.

Gaur hartutako erabakian jasotzen den moduan, gehienez, 1,7 milioi euro (BEZa barne) bideratuko dira jarduera honetarako. Haietatik, 100.000 euro 2010eko aurrekontuan zordunduko dira eta 1.625.000 datorren urteko aurrekontuan. Horrez gain, beste 122.401 euro inbertituko dituzte tresnak erosteko (irakasmateriala, ikus-entzunezkoa, informatikoa eta altzariak).




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa