(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 5,1 milioi euroko laguntza emango du nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko astelehena, 2010.eko abuztuak 9

Guztira 82 pertsonari diruz lagunduko die, 12,3 milioi euroko inbertsioak egin ahal izateko


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko saioan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2012. urtera arte 5.162.082 euroko urte anitzeko gastuak egiteko, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko.

Laguntza horiei esker, titularrek 12,3 milioi euroko inbertsioa egin ahalko dute. Zehazki, 82 espediente lagunduko dituzte oraingoan. Laguntzaren %75 Nafarroako Gobernuak emango du, eta gainerako %25, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF).

Iaz 9,1 milioi euroko laguntza eman zuen eta 547 espediente bideratu zituen. Diru-laguntzei esker, ustiategiek (nekazariek eta abeltzainek) 25 milioi euroko inbertsioak egin zituzten 2009. urtean.

Horrez gain, urte honetako ekainean ustiategien beste 134 titularrei 6,5 milioi euroko laguntza eman zien Gobernuak. Horri esker, 13,8 milioi euroko inbertsioak egin zituzten.

Laguntza lortu duen espediente kopurua hau da, alfabetikoki:

1, Ablitasen; 1, Adiosen; 1, Oibarren; 1, Anuen; 1, Arguedasen; 16, Artaxoan; 1, Baztanen; 6, Berbintzanan; 1, Buñuelen; 1, Cascanten; 1, Castejónen; 1, Corellan; 8, Cortesen; 1, Donamaran; 1, Fontellasen; 1, Girgillaon; 1 Lantzen; 2 Larragan; 3 Garesen; 1 San Martin Unxen; 11 Tafallan; 1 Martzillan; 1 Mélidan; 4 Mendigorrian; 2 Miranda Argan; 1 Murchanten; 2 Murillo el Cuenden; 1 Murillo el Fruton; 2 Oliten; 2 Ukarren; 1 Alesbesen; 1 Ultzaman; 1 Deierrin; 1 Zuñigan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa