(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irailaren 8 arte egongo da irekita biltegi-laguntzaile gidarirako plaza baten oposaketan izena emateko epea asteartea, 2010.eko abuztuak 10

Probak urrian hasiko dira


Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren Ikuskapen eta Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorrari atxikitako biltegi-laguntzaile gidarirako plaza baterako deialdia egin du Iruñerako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren bidez. Izena emateko epea irailaren 8an bukatuko da, eta oposaketa azaroan hasiko da.

Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren atzo, abuztuak 9. Funtzionarioaren erregimena duen plaza da, D mailako. Hautagaiek Eskola Graduatua edo Lehen Mailako Lanbide Heziketako edo haien antzeko titulua izan behar dute; baita C klaseko gidabaimena ere. Bestalde, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak ere egingo dituzte.

 

Izena emateko, zuzenean, postaz edo bide telematikoz (txartelaz ordainduz agiriak aurkeztu behar ez dituztenek, edo Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez) Nafarroako Atariaren bidez (www.navarra.es) egin daiteke. Atarian bertan, Zerbitzuen Katalogoan, "Enplegu publikoa" atalean agertzen den deialdiaren fitxa eskura daiteke.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa