(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ostalaritza establezimenduak elikagaien higieneari buruzko Europako arautegi berrira egokituko dira asteartea, 2010.eko abuztuak 10

"Elikagaien manipulatzailearen txartela" desagertu da eta lokalak berak langileen prestakuntzaz arduratuko dira


Pintxoa

Nafarroako ostalaritza establezimenduak elikagaien higieneari buruzko Europako arautegi berrira egokituko dira.

Marisol Arangurenek, Osasun Publikoko Institutuaren zuzendariak, eta zentro bereko Elikagaien Segurtasuneko Ataleko buruak, Javier Aldazek, prentsaurrekoa egin dute, gaur goizean, Nafarroako ostalaritza establezimenduak zerbitzuen Europako Arautegi Berrira, alegia "Bolkestein arautegira" nola egokituko diren azaltzeko.

Arautegi berri honek, funtsean, "elikagaien manipulatzailearen txartela" desagertzea eta ostalaritza establezimenduak langileak elikagaien segurtasunean prestatzeaz arduratzea ekarriko du.

Prentsaurrekoa Iruñeko Alhambra jatetxean izan da. Bertan, Ignacio Idoate, jatetxeko zuzendarietako bat eta "Restaurantes del Reyno" elkarteko lehendakaria ere izan da. Elkarte hori, hain zuzen, gogotsu inplikatu da arautegira moldatze horretan.

Aurretik adierazi dugunez, Bolkestein Arautegia ezarrita, elikagaien manipulatzaileen arauak ezarri zituen otsailaren 11ko 202/2000 Errege Dekretua indargabetu zen. Errege Dekretu hau, 108/2003 Errege Dekretuan garatu zen Nafarroan. Dekretu horrek, ikastaroen baldintzak eta prestakuntza-enpresek bete behar zituzten baldintzak arautzen zituen.

Gaur egun, elikagaien higieneari buruzko Europako arautegiek enpresen esku uzten dute zuzenean elikagaien manipulatzaileen irakaskuntza eta etengabeko prestakuntza, haien berariazko lan-jardueraren arabera. Horrez gain, jardunbide egokien eta alde kritikoak kontrolatzeko gidetan oinarritutako prozedurak ezagutu eta aplikatzen dituzte.

Enpresak langileek ezagutza horiek bereganatzeaz eta eguneroko jardueran aplikatzeaz arduratu behar dira. Prestakuntza enpresak berak eman behar du, eta enpresek edo prestakuntza-erakunde edo -zentroek, nahiz Lanbide Heziketako eskolek ere eman dezakete.

Enpresa bakoitzak prestakuntza-beharrak, garatzeko jarduerak eta edukiak, enpresarako manipulatzaile berriak kontratatzeko edo lanpostu aldaketetan beharrezkoak diren prestakuntzaren baldintzak eta higienearekin zerikusia duten jarduera txarrak zuzentzeko edukiak finkatu behar ditu.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Seguridad alimentaria en Navarra.doc
Calor y seguridad alimentaria.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa