(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hurrengo igandean 2010/2011 ehiza denboraldia hasiko da erdi debekualdia zabalduta asteartea asteartea, 2010.eko abuztuak 10

Abuztuaren 15etik irailaren 12ra bitartean ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan usapalak,galeperrak eta basahateak ehizatu ahal izango dira


Ehiztaria

Hurrengo igandean 2010/2011 ehiza denboraldia hasiko da erdi debekualdia zabalduta

Hurrengo igandean, abuztuak 15, Ama Birjinaren Jasokunde jaiegunean, Foru Erkidegoan, ohi bezala, 2010/2011 ehiza denboraldia hasiko da, "erdi debekualdia" izenekoa zabalduta.

Epe zinegetiko horretan, galeper, usapal komunak eta erret ahateak edo usapalak ehizatu ahal dira. Espezie horiek abuztuaren 15 eta irailaren 12 bitartean ehizatu ahal izango dira ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Erdi debekualdiko denboraldi horretarako kupoak ezarri dira galeper (hamar ehiztari bakoitzeko egunean) eta basahate komunerako (bi ehiztari bakoitzeko egunean). Hegoaldeko barrutietan erdi debekualdian ehizatzeko aukera izango da antolaketa zinegetikoko (POC) plan desberdinetan horretarako ezarritako eremuetan.

Horrez gain, untxi gainpopulazioa deneko eremu murritzetan (3 ale edo gehiagoko kilometro ugaritasun indizea duten eremuak); halaber, ehiza baimenduta dago, zaindari baten baimen eta presentziarekin, abuztuaren 1a eta urriaren 10a arteko larunbat, igande eta jaiegun guztietan.

"Erdi debekualdi" edo "kalteengatiko untxiak" ehiza bitartean, baimenduta dago ondoko espezieka ehizatzea: azeria, mika, belatxiki eta belea. Halaber, aukera dago lau espezie horiei tiro egitea bestelako edozein modalitate zinegetikoko baimendutako epealdietan.

Irailean, ehiza larria eta azeri uxaldiak

Era berean, hurrengo irailaren 2an Nafarroan basurdearen eta orkatzaren ehiza hasiko da uxaldietan, foru erkidegoko ehiza larriko espezie nagusienena.

2011ko otsailaren 27 arte basurde uxaldiak egin ahal izango dira, betiere lau ehiztarik parte hartzen badute, ostegun, larunbat, igande eta jaiegun guztietan. Debekatuta dago ehizaldi horietan heltze txakurrek parte hartzea, bai ordea, miaketa txakurrek, gehienez ere bi txakurrek, gehi ondoko arrazetako beste bik: alanoa, artzain txakur alemaniarra, artzakurra edo arraza horietako hibridoak.

Orkatzen kasuan, urtarrilaren 16 arte baino ezin dira ehizatu, eta ehiztariek barruti bakoitzaren plan zinegetikoan ezarritako kupoak eta kupo horiek betetzen direla egiaztatzen dituzten besoko sistema errespetatu beharko dute, eta osteko ehizarako utz daitezke, 2011ko apiril, maiatza edo ekainerako, POC-ek baimendutako eta uxaldian tiroz bota gabeko aleak.

Bestalde, orein eta adarzabalen ehizarako baimendutako barrutietan, uxaldiak egin daitezke urriaren 10etik urtarrilaren 16ra. Horrez gain, baimenduta dago horien harrapaketa osteko ehizaldian irailaren 12 eta urriaren 3 bitartean, betiere ere POC-ek ezarritako kupoak eta tiroz botatako animalientzako besoko sistema errespetatuta.

Halaber, irailaren 3tik eta otsailaren 27 arte, baimenduta dago azeriaren ehizaldia uxaldietan, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gordeleku zainketa modalitatean egindako ehiza azaroaren 1etik otsailaren 27 arte egin ahal izango da, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Paseko ehiza

Bestalde, urriaren 1ean postu finkoko ohiko paseko ehiza denboraldia hasiko da, eta pagauso eta txoloma, usapal turkiar eta birigarro arrunt, erret eta hego-gorri txarloei tiro egin ahal zaie. Egunero ehizatu ahal izango dira abenduaren 8 arte.

Tiro egiteko postu bakoitzean aldi berean hiru pertsonek ehiza egin ahal izango dute eta horietako bakoitzak eskopeta bakarra eduki ahal izango du. Uso-lekutik kanpo, eskopeta zorrotik aterata eta kargatuta soilik inguruan tiroz botatako uso edo birigarroa jasotzeko baino ez du eramango.

Jauziko oilagorraren ehiza (txakurrarekin eta basoetan), Nafarroan baimenduta dagoen modalitate bakarra (debekatuta dago ehiza pase edo baltsetan), urriaren 10ean hasiko da eta urtarrilaren 30 arte iraungo du, egunean hiru aleko kupoarekin. Ehiza ordutegia desberdina da oro har, beraz, egunsentia hasteko ordu betez itxaron beharko da basoetan sartzeko eta ilundu baino ordu bete lehenago utzi beharko zaio ehizatzeari. Horren merkataritza debekatuta dago.

Debekualdi orokorra

"Debekualdi orokorra" edo jauzikako ehiza xehearen irekiera azaroaren 1erako ezarrita dago eta 2011ko urtarrilaren 30 arte iraungo du. Debekualdi horretako espezie nagusiak ondokoak dira:

- eper gorria: barruti bakoitzerako ezarritako igande eta jaiegunetan ehiza daiteke, eper kontaketetarako ezarritako egutegiaren arabera. Ehiza jardunaldi bakoitza 14etarako amaitu beharko da eta gehienez ere hiru ale eper ehiza daitezke (edo bi eper eta erbi bat) ehiztari bakoitzeko egunean. Eper edo erbietarako eskuek ezingo dira hiru ehiztari baino gehiagokoak izan. Horrez gain, hegoaldeko eper eta erbi barrutietan baimenduta dago gehienez ere lau luma eta arrastoko txakurrekin larreratzea urriaren 3, 10 eta 17an.

- erbia: jauzikako ehiza eper gorriaren antzera egingo da. Hala ere, erbi europarren uxaldian (igande eta jaiegunetan baino ez) eta erbien ehizarako, gehienez ere bi erbi-txakurrekin, eskopeta eta makilarik gabe (larunbat, igande eta jaiegunetan), 6 ehiztariko eskuekin, eta kupoa bi erbikoa da.

- untxia: ostegun, igande eta jaiegunetan ehiza daiteke.

- uretako, azeri, uso eta birigarroak: jauzika ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan ehiza daitezke.

- faisaia: igande eta jaiegunetan ehiza daiteke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa