(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak “El Evangeliario de Roncesvalles, primer tesoro musical del Viejo Reino (siglos XII-XIII)” lana argitaratu du asteazkena, 2010.eko abuztuak 11

Lan hori "Erreinuko musika" programaren barruan argitaratu dute; izan ere, programaren bigarren edizioa ospatzen ari dira egunotan, Vianako Printzearen gorteko musika ezagutzera emateko


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, "El Evangelio de Roncesvalles, primer tesoro musical del Viejo Reyno (s XII-XIII)" obraren liburua eta CDa argitaratu ditu, "Erreinuko musika" programaren barruan. Programa hori aipatu departamentuak antolatzen du, Nafarroako musika ondarea berreskuratzeko asmoarekin.

Lan horretan jaso dituzte, batetik, programaren azalpena; eta bestetik, Orreagako ebanjelio liburuaren gainean Maricarmen Gomez musikologoak egindako azterlana.

Juan Ramon Corpas kontseilariak obraren hitzaurre labur batean adierazi duen moduan, antzinako liturgia kodex hori Nafarroan den altxor musikal zaharrenetako bat da. Orreagako Kolegiatako ebanjelio liburua XII. mendeko eskuizkribu bat da, lerro gaineko akitaniar notazioz idatzia. Obran Kristoren genealogiaren gainean San Mateok eta San Lukasek idatzitako bertsio batzuk daude jasota; bertsio horiek Gabonetan kantatzen ziren ebanjelioen zatiak dira.

Liburuan egileak azaldu ditu Kolegiataren esparruan eta erromesen premia espiritualei erantzuten zieten zerbitzu jainkotiarren inguruan sortutako obra horren testuinguru historiko eta musikala. Horrez gain, liburuan daude ebanjelioen testuak eta CD bat, Kantika talde frantsesak 2009an Santiago Bideko lau herritan (Orreagan, Lizarran, Vianan eta Zangozan) emandako kontzertuekin.

"Erreinuko musika" programa Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du, bi helbururekin: batetik, antzinako musikan espezializatutako taldeen kontzertuak eskaintzea; eta bestetik, Nafarroako erreinuko musika ondare aberatsaren obra garrantzitsuak berreskuratzea, editatzea eta zabaltzea.

"El Evangeliario de Roncesvalles, primer tesoro musical del Viejo Reino (siglos XII-XIII)" lana (liburua eta CDa) liburu-dendetan jarriko dute salgai, Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsaren bitartez, 20 euroan; guztira 5.000 ale argitaratuko dituzte.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa