Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 26. edizioa laster hasiko da
osteguna, 2010.eko abuztuak 12
Hamasei kontzertu eta hitzaldiak emango dituzte
Organorako Musika Zikloaren 26. edizioa abuztuaren 15ean hasi eta azaroaren 20an amaituko da. Ziklo hori Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartearekin eta Baigorriko Organoaren Elkartearekin elkarlanean; azken elkarte horrek Nafarroa Behereko Musika Jaialdia antolatzen du.
Zikloan hamasei kontzertu eta hitzaldiak emango dituzte. Berritasun gisa, aurten Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko eta Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko organo ikasleek kontzertuak emango dituzte.
Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalaren aldetik, ikasleen kontzertuei Pablo Fernandezek ekingo die abuztuaren 15ean, igandean, eguerdiko 12.45ean, Beran. Gero entzungai izango ditugu, batetik, Iosu Larumbe, abuztuaren 20an, iluntzeko 20.30ean, Tafallan; eta bestetik, Teresa Hernandez, abuztuaren 27an, iluntzeko 20.30ean eta Tafallan, baita ere.
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleei dagokienez, honako hauek joko dute: Susana Calvok, abuztuaren 22an, eguerdiko 12.45ean, Beran; eta Gonzalo Caballerok, irailaren 5ean, eguerdiko 12.45ean, Orreagan. Horiez gain, azaroaren 13an, arratsaldeko 19.30ean, Ricardo Zoco eta Alfonso Zoco izango ditugu entzungai, Urrotzen; lehenak organoa joko du eta bigarrenak tronpeta.
Hiru kontzertu pantailan jarriko dituzte, jendeak hobeto ikus ditzan. Aurten, gainera, Nafarroa Beherean ere egingo dituzte kontzertuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Baigorriko Udalaren elkarlanari esker. Hala, irailaren 10ean, arratsaldeko 19.00etan, J. Luis Echechipiak eta Pello Ruizek kontzertu bat eskainiko dute Baigorriko St. Etienne elizan; lehenak organoa joko du eta bigarrenak oboea.